Prentsa-aretoa

Berriak

Portuen Legearen iruzurrak berriz erakutsi du Urkulluren gobernua ez dela zorrotza ekimen legegileetan

Hondarribiko portua (Gipuzkoa). [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Hondarribiko portua (Gipuzkoa). [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, uste du Portuen eta Itsas Garraioaren Legea azken unean erretiratu izateak erakutsi duela Gobernua “ez dela zorrotza eta propaganda gehiegi egiten duela” bere ekimenekin; izan ere, inoiz gertatu ez dena gertatu da, hots, lau lege kaxan utzi behar izan direla: Aurrekontuetan, Administrazio Publikoarena eta Suhiltzaileena.

Pastorren ustez, Eusko Jaurlaritzak denbora luze behar izan du Legeak sortzen duen errefusapenaz ohartzeko, “lehen erretiratutako besteetan gertatu den bezala”, oposizioko talde guztiek eta Exekutiboaren menpeko organoek eurek ere aurka agertu baitira.  “Ez da adostasun politikorik ez dagoela, arazoa da proiektu honen dokumentazioaren 791 orrialdeetan, Batzorde Juridiko Aholkulariak edo Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, baita legeak eragindako beste eragile batzuek ere, proiektu nagusia jarri dute zalantzan, Kaiak, beharrezkoa ez den organismo bat da, eta sozialistok zuzendu nahi ditugun bikoiztasunak eta eraginkortasun eza baino ez ditu ekartzen", aipatu du.

Sozialistek, gaineratu du, testua itzultzeko eskatu zuten, “lege txarra” delako, “errealitateari, sektoreei eta Gobernuaren zerbitzuen beraien txostenei bizkarra emanez egin delako"; irizpide horiek Sailak ez ditu aintzat hartu zenbait argudio erabiliz: nork bere burua antolatzeko eskubidea edo berezko eskumenak. "Ez du ulertu legeak egitea aplikatuko dituztenen aurka akats bat izateaz gain, Gobernuaren konpromisoaren xede diren pertsonen aurka ere doa”.

Bozeramaile sozialistak gogoratu du idazkari nagusi Idoia Mendiak ohartarazi zuela iazko udan, lege promesa faltsuen arrean, jarduera legegilean lehentasunak finkatu behar direla legegintzaldiaren azken urtean, itxaropen faltsuak ez sortzeko "eta Legebiltzarrak publizitatea egiteko ganbera gisa ez erabiltzeko".

Balantze txarra

Dena dela, Gobernuak oraindik tramitean dituen 17 proiektuetatik, 14 legebiltzar-urte honetan bidali dira; taldeek badute proiektu kopuru bera.  “Hurrengo asteetan, uztailean bidalitako legeak onetsiko ditugu.  Gobernuak badaki taldeek, batez ere talde sozialistak, gogor egiten dugula lan, baina ez dugu lege txarrik eta azkar egindako legerik onartuko, Gobernuaren ideia eta proiektu gabezi handia estaltzea baino ez baitute helburu”, azaldu du.

Egun, Legebiltzarraren web-orriak 29 lege-tramite jaso ditu (Gobernuarenak eta Taldeenak barne), orain arte Exekutiboaren 10 lege onetsi dira eta 9 parlamentuaren ekimenez, “Euskadin aurretik ez da halakorik inoiz gertatu”.  Gainera, hiru urte eta bost hilabeteetan Urkulluren gobernuak 28 proiektu bidali ditu, eta 10 baino ez dira aurrera eraman. Taldeek, berriz, 39 proopsamen egin dira eta horietatik 9 onetsi dira (horietako sei sozialistek proposatu dituzte, bakarrik edo beste talderen batekin batera). Horrez gain, herri-ekimen legegileak eta Batzar Nagusien proposamenak daude.  Baina, tarte horretan Patxi Lopezen gobernuak 37 lege bidali zituen, eta 22 onesteko egin zuten lan.

“Eta gainera, Gobernuak sinestarazi nahi dugu Kooperatiben Lege bat izango dugula, beharrezkoa baita.  Baina badaki ez dagoela eperik.  Agintaldiaren azken unera arte jarraitu nahi du gezurrak esaten”, salatu du. 

Hori dela eta, Pastorrek Gobernuari agindu dio "propaganda ekiteari utz diezaion".  “Azken iruzurra Portuen Legea izan da.  Herritarrengan ezin dira itxaropen faltsuak sortu, eta argi esan behar du zer egin nahi duen gelditzen zaion denboran eta adostasunak landu behar ditu.  Eta akordioak lantzea ez da Gobernuaren ezaugarrietako bat, eta lan gutxien egin duen eta kaxara lege gehiago itzuli dituen gobernu bihurtu da", esan du. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak