PPk utziko duen “etorkin aurrituaren aurrean" ozenki hitz egiteko eskatu die Mendiak Gazte Sozialistei
Mendiak Euskal Sozialisten lana aldarrikatu du; izan ere, haiek baino ez dituzte jartzen pertsonen interesak alderdiaren interesen gainetik
Agintari sozialistako hartarazi duenez, nazionalistek Euskadira Katalunian sortutako "banaketa" ekarri nahi dute
Ez dago ados EH Bilduk Kontsulten Legea berreskuratzeko egin duen proposamenarekin, eta hori eginez gero euskal gazteen arazoak konponduko diren edo ez galdetu dio bere buruari
Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Gazte Sozialisten Batzarrak egin dira gaur, karguak berritu dituzte eta Laida Cela, Maialen Esnal eta Isaac Palencia idazkari nagusi aukeratu dituzte.
Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak Gazte Sozialistei eskatu die “ozenki agertzeko" PPren gobernuak hartzen dituen erabakien aurka, erabaki horiek etorkin aurritua ekarri baitute "gazteentzat". Mozala legea, beketan murrizketak, aukera-falta eta kalitatezko enplegu eza dira Popularren politiken zenbait ondorio Mendiaren arabera. “Kalera irten behar duzue eta PSOE soilik dela PPren aurreko aukera azaldu behar duzue”, aipatu die.
Arabako Gazte Sozialisten Batzarra ixteko ekitaldian hartu du parte Mendiak; emakumeak izan dira ekitaldiko protagonistak: Aukeratu berri duten Arabako JSE-Egaz-eko idazkari nagusi Maialen Esnal, JSE-Egazeko idazkari nagusi Azahara Dominguez eta PSE-EEko Arabako idazkari Cristina Gonzalez. Bizkaiko eta Gipuzkoako Gazteen Batzarrak ere gaur egin dira, eta Laida Cella eta Isaac Palencia aukeratu dituzte idazkari nagusi.
Agintari sozialistak salatu duenez, “oso broma txarra da” hauteskunde orokorrak gainean ditugula PPri ondokoa esaten entzutea: pertsonengan pentsatuko dutela. “Norengan pentsatu dute orain arte?”, galdetu du Mendiak. PSOE dela PPren aurrean dagoen aukera bakarra uste du.
Mendiak, gainera, Alderdi Popularreko Ekintza Sektorialeko idazkariorde eta Gasteizko alkate ohi Javier Marotok ostiralean esandakoa zentsuratu du. Izan ere, Siriako errefuxiatuen artean "asko yihadistak izan daitezkeela” eta “gure hirietan lehergailuren bat jar dezaketela” azaldu zuen. Zenbait ordu ondoren, “esandakoa desegokia zela” aitortu zuen.
PSEko agintariak hitz horiek aipatu ditu, baita Maroto Gasteizko alkatea zela magrebtarren inguruan esandakoa ere, “gizarte-laguntzei esker bizi direla eta ez dutela lan egin nahi eta integratu nahi" esan baitzuen.
EH Bilduren xistera
Euskadin eta Katalunian ireki den eztabaida soberanistari buruz aritu da eta, zehazki, Kataluniako Egun Naizionala edo Diada dela-eta Bartzelonan egin zen manifestazioaz, miloi eta erdi pertsona bildu baitziren.
Euskal Sozialisten idazkariak esan du orain dela gutxi arte, jaia katalan guztien jaia zela. Dena dela, Diadaren azken edizioetan "banaketa baino” ez dugu ikusi, eta hori deitoratu du. Azaldu duenez, hori gertatu da “ospakizuna independentziaren aldeko jai bihurtu delako”, eta helburu hori ez dutenak baztertu egiten dituztela dio.
Halako proposamenetatik “ihes egin” behar dugula ohartarazi du Mendiak, “euskal alderdi nazionalistek horra eraman nahi gaituztelako”. Hori dela eta, EH Bildu kontsultarako lege-proposamena “xisteratik atera duela” gaitzetsi du.
Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak sustatutako antzeko ekimenari dagokionez (2008an bertan behera utzi zuen Konstituzio Auzitegiak), halako proposamenak “iraganean” aurkeztu zirela eta “banaketa baino” ez zutela ekarri gogoratu du.
Mendiak berriz esan du PSE-EEk baino ez duela pertsonengan pentsatzen bere politikak abian jartzen dituenean, eta Etxebizitzaren Legea, enplegu-planak eta Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako ekonomia berpizteko plana aipatu ditu adibide gisa —EAJk ez baitu ideiarik eta estrategiarik—. Hurrengo proposamena, Lurralde Historikoen Legea berritzea izango da; Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak aurkeztuko du aipatutako proposamena.