PPren gobernuak proposatutako hauteskundeen Legearen aldaketa errefusatu du Eusko Legebiltzarrak, Talde Sozialistak eskatuta
![José Antonio Pastor Eusko Legebiltzarrean (Artxiboko argakia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Jos-Antonio-Pastor-en-una-imagen-de-archivo-en-el-Parlamento-Vasco-Foto-Socialistas-Vascos-Jos-Antonio-Pastor-Eusko-Legebiltzarrean-Artxiboko-argakia-Argazkia-Euskal-Sozialistak-5437a046dcc52.jpg)
Rajoyren Gobernuak abian jarri nahi duen Hauteskundeen Legearen aldaketa errefusatu du Eusko Legebiltzarraren gehiengoak, Talde Sozialistak proposatuta. Aldaketa horren bidez, alkate jaun-andreak zuzenean aukeratuko lirateke. Legebiltzarraren ustez, "ekimen oportunista da, hauteskundeak oso gertu ditugulako", eta "alderdiaren interesen araberakoa delako: ez du aintzat hartu adostasun politikoa eta udalen eta udal-demokraziaren autonomia erasotzen du zuzenean”, baita Euskadiko estatutuen eskumenak ere.
Proposamenaren alde hitz egin duenean, Talde Sozialistako bozeramaileak, José Antonio Pastorrek “Gobernuak Hauteskundeen Legean sartu nahi dituen aldaketen jatorrizko bekatua horren defizit demokratikoa dela”. "Gauza ez da aldaketa horiek norentzat izango diren onuragarriak edo edukiak defendatzeko eta eztabaidatzeko modukoak diren edo ez sistema demokratikoaren jolasaren arauen barruan”.
´”Arazoa da —azaldu du José Antonio Pastorrek— gai horrek ez dituela jolas-arauak errespetatzen. Eta gauza batzuk ezin dira egin, nahiz eta gehiengo osoa izan. Demokrazian bizi garenetik, lehenengo aldiz Gobernuak proposatzen du Hauteskundeen Legea premiaz eta alde bakarrez aldatzea, adostasun politikorik gabe eta hauteskundeak gainean ditugula; helburua, udalen alkatetzak baldintzatzea da”.
“Horrez gain, lehendabizi Espainiako Gobernu demokratiko batek jolas-arauak aldatu nahi ditu partidua amaitu baino minutu pare lehenago, horretarako eskari politikorik eta arrazoirik egon gabe; Alderdi Popularraren kalkulu partidistetan oinarritutako arrazoiak baino ez dira".
José Antonio Pastorren ustez, Popular Alderdiak eta bere Gobernuak iragarritako aldaketak “alde bakarrez aldatzen dituzten hauteskunde-emaitzak eta gehiengoen eta gutxiengoen arteko loturak, orain arte izandakoak”. Hortaz, "gogoratu beharra dugu hauteskundeen gehiengoa ez dagoela botoen % 40 lortzen duenaren esku, gainontzeko % 60 lortzen dutenen esku baizik, Gobernu bihurtzearren lan egiteko eskubidea baitute”.
Halaber, Talde Sozialistako bozeramaileak kritikatu egin du “Alderdi Popularrak EH Bildu baliatuko dutela beraien planen demokraziaren garbitasuna erakusteko” “Horrela bada —gaineratu du— harrituta ikusi dugu nola Gobernuko lehendakariordeak, lehen Arantxa Quirogak aipatu bezala, esan digun alkateak aukeratzeko sistema berriak EH Bildurentzat ona izan daitekeela, eta horrek erakusten duela ez dela hauteskunde-kalkulu hutsa. Hortaz, Rajoyren Gobernuari eta alderdiari berdin zaie EH Bilduk Euskadin mesede jasotzen badu, horren truke udaletan dituen alkateek jarraitzen badute alkate izaten”.