Prentsa-aretoa

Berriak

Prietok Arabar Errioxako arazo guztiei aurre egitea eskatu du Gizateriaren ondare izan dadin

Txarli Prieto
Txarli Prieto

Arabako PSE-EEko idazkari nagusi eta legebiltzarkideak, Txarli Prietok, ostegunean Eusko Legebiltzarrean esan egin du Arabar Errioxako Gizateriaren Ondaretzat hautatzeko aukera ezin dela denon erreklamazio hutsean gelditu, eta eremuan konpontzeke dauden arazo guztiei ekiteko balio beharko duela; horrela bada, biztanleen zein bisitarien bizi-kalitatea hobetzearren.

 Prietok gogoratu du Arabar Errioxan oraindik arretarik gabeko zerbitzu mota asko direla.  Besteak beste, errepide bidezko komunikazioan diren arazoak, ur horniketan eta arazketan dauden arazoak, bideak mantentzeko lanetan daudenak, energia berriztagarriak ezartzeko daudenak, gasa hornitzekoak, telefonia mugikorreko estaldura, osasun zerbitzuetako arazoak, eremu narriatuak lehengoratzeko beharra, ekoizle txikiei nazioartekotzen laguntzeko beharra, hondakinak bildu eta birziklatzeko beharra edo merkataritzaren arazoak aipatu ditu.

 “EZ da nahikoa hautagaitzaren aukera hutsa.  Arazoek biztanleei eragiten diete, baina baita bisitariei ere.  Hautagaitza arrakasta izateko, ez soilik ontasun naturalengatik, baizik eta biztanleei eta hara hurbiltzen diren bisitariei bizi-kalitatea emateagatik, beste gauza batzuetaz hitz egin behar dugu.  Horretaz ere hitz egin nahi dugu; ezin gara soilik gelditu Arabar Errioxa onartua izateko hautagai izatean”, nabarmendu du.

 Hori dela-eta, Legebiltzarrean onetsitako ebazpenean, hautagaitzaren alde egiteaz gain, eskualdeko erakunde eta eragile sozial eta ekonomiko guztiekin lankidetzan aritu behar dela diote “aitorpe horren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak biltzekoa”; turismo, kultura, aisia, natura, ingurumen, azpiegitura, garapen ekonomiko eta sozialari dagokienez, jarduteko plan bat eskatu dute “nahi dugun kalifikazio hori lortzen laguntzeko, eremua garatzeko eta biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko”.

 Prietok iragarri du, gainera, Eusko Jaurlaritzari mapa zehatz bat eskatuko diola, non agertuko den zein udalerri sartu diren Errioxako eta Arabar Errioxako Ardoaren eta Mahastiaren Kultura Paisaiaren Gizateriaren Ondarerako hautagaitzan.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak