Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE atsekabetuta dago Txiki Benegasen heriotza dela-eta, eta “Euskal Sozialismoan dena izan dela” nabarmendu du

Txiki Benegas
Txiki Benegas

PSE-EEren Batzorde Exekutiboak atsekabe handiena erakutsi nahi du José María "Txiki" Benegas euskal sozialista historikoaren heriotza dela-eta. Gaur hil da gaixotasun baten ondorioz.  Une zail hauetan, familia sozialista osoaren izenean, emazteari, seme-alabei, adiskideei eta lagunei gure maitasuna eta laguntza helarazi nahi diegu.

José María Benegas (Venezuela, 1948) Kongresuko diputatu beteranoena zen.  PSOEko agintari historiko bat zen; Antolakuntzako idazkaria (1984-1994), PSE-PSOEko idazkari nagusia (1977-1988) eta bitan lehendakari izateko hautagai izan zen.  Gainera, Ramón Rubialek zuzendutako Euskal Kontseilu Nagusiko kide izan zen.

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak aitortu du Txiki Benegas euskal sozialismoan dena izan zela.  Baina bere legatua Alderditik eta herrialde honetatik haratago doa, Euskadin eta Espainian askatasunaren eta berdintasunaren alde borrokatu baitzuen beti.

Pertsona ospetsua eta negoziatzaile nekaezina zen; Espainiako Konstituzioan, Gernikako Estatutuan, Ajuria Eneko Itunean eta herri honetako lege aurrerenetako beste batzuetan esku hartu zuen.  Egungo oso pertsona gutxik egin diote halako ekarpena gizarteari.

“Sozialista bat zen, bai.  Baina, batez ere demokrata bat zen.  Beti askatasunaren alde egin zuen:  Francori aurka, ETAri aurka (1977tik eskoltarekin bizitzen behartu zion) eta azken urteotan gaixotasunari aurka egin zion. Baina gaixotasunak eraman du oso garaiz.  Eta oraindik bere ideiak eta bizitasuna alderdiarentzat eta gizartearentzat garrantzitsuak  dira", azaldu du.

“Bere hutsunea sentituko dugu.  Baina errepikatuko ez den norbaiten figura gogoratuko dugu, eredu bat izan da herriak izan duen aurrerapen eta askatasun handienaren garaiko belaunaldi batentzat”, esan du amaitzeko Euskal Sozialisten idazkari nagusiak.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak