PSE-EE: “Berriz ere ikusi dugu PPk eta EAJk ez dutela udaletan sinisten”
Euskal Sozialistek PPri leporatu diote Udalen Lege proiektua “geldiarazi” duela hauteskundeak direla-eta
PSE-EEk PPri eta EAJri eskatu diote “utz dezatela handik hara joateari” Udalen lege proiektua dela-eta, eta Euskadin udalen alde dauden edo ez esan dezatela behingoz. PSE-EEko Erakunde Politikako idazkariak, Enrique Ramosek, Popular taldekoei esan die lege horren tramitea “geldiarazi dutela” bakar-bakarrik “hauteskundeengatik”, eta ez dutela “bultzatu, nahiz eta Euskadin 30 urtez gobernatu eta horretarako aukera izan”.
Enrique Ramosek Bilbon prentsaurrekoa egin du Alfonso García (Barakaldo), Miguel de los Toyos (Eibar) eta Javier Martínez (Iruña Oka) alkate sozialistekin batera, eta PPri deia egin diote, bereziki Arabako diputatu nagusiari, “etengabeko blokeoa utz dezatela eta legebiltzarreko tramitean zer jarrera duten esan dezatela”, horixe egingo baitute Sozialistek, Legearen garapenean Arabako kontzejuek egindako onarpena jaso dadin. “PPk demagogia egin du Arabako kontzejuen inguruan", esan du Iruña Okako alkateak, Javierrek.
Barakaldoko alkateak, Alfonso Garciak, PPren kontraesanak kritikatu ditu; izan ere, garai batean Udalen Legea sustatzearen alde egin zuen eta orain Ebazpen Batzordearen bidez errekurtsoa jarriko duela esan du “bakar-bakarrik udalek Finantzen Euskal Kontseiluan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango dutelako”. “Zer nahi dute?, zer lortu nahi dute?Udalak adin txikikoak balira bezala tratatzen jarraitzea udalek baliabideen banaketa nahi duten moduan egiteko gaitasuna izan dezaten?”, kritikatu egin du Garciak. Horrez gain, esan du 30 urte igaro direla eta Euskadin ez dugula Udalen Legerik udalen eskumenak zein diren argitzeko eta baliabide publikoen banaketan udalek ere parte har dezaten lortzeko. "Batzuek Errestaurazio garaian jarraitzen dute, Euskadi eta udalak XXI. mendean sartu behar dira behingoz”, esan du.
