PSE-EE bizikidetza akordioak bilatzeko prest dago baina oinarri sendoen arabera

PSE-EEko koordinatzaile eta legebiltzarkideak, Rodofo Aresek, gaur esan du, Bakearen eta Bizikidetzaren Ponentziaren bilkuraren ostean, “euskal sozialistak akordioak bilatzearen aldekoak garela, baina oinarri sendoen eta oinarrizko printzipio arabera”.
“Oraindik Bakearen eta Bizikidetzaren Ponentzia honetan, gure ekimenez sortutakoan, sinesten dugu —gaineratu du Rodolfo Aresek—, eta erabilgarria dela uste dugu, baina argi dago ez daudela aurrera egiteko behar diren oinarrizko baldintzak. Hori dela-eta, gelditzeko, hausnarketa egiteko eta irailera arte itxaroteko unea dela uste dugu, gaur urrun ditugun zenbait topagune bilatzeko gai garen ikusteko”.
“Gauza erraz bat —esan du Rodolfo Aresek— eskatzen dugu: denok partekatzeko gai izan beharko genukeen gutxieneko baldintza etiko eta demokratikoa. Egia nagusi izatea eta denok onartzea Euskadin 800 hildako eta milaka zauritu eta mehatxatu sortu dituen banda terrorista bat izan dugula nahi dugu”.
Egiaztatu ondoren “EH Bilduk jarraitzen duela ustezko gatazka politikoaren arabera historia berriz idazteko saioarekin” eta euskal sozialistak ez gaudela ados Eusko Jaurlaritzaren Bakearen eta Bizikidetzaren Planaren alderdi batzuekin, legebiltzarkide sozialistak esan du irailean ikusiko dutela "ponentziak arrakastarako bermeekin jarraitzeko behar dituen oinarriak dituen edo ez".
Eta ohartarazi du “aurrera egiteko zenbait zailtasun izango dituztela” ez badira oinarrizko helburu batzuk adosteko gai, ondokoak, besteak beste: ETAri behin betiko eta baldintzarik gabe desegiteko eskatzea; terrorismoa zenbait hamarkadaz jasan ondoren herri honetan gertatukoaren egiazko kontaketa eta memoria finkatzea, eta sakoneko balore etiko eta demokratikoetan oinarritutako herritarren arteko bizikidetza sendotzea.