Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE: “EITBko zuzendaritzak lan-gatazkarantz eramango du entitatea eta horrek eragina izango du zerbitzu publikoan”

EITBko Administrazio Kontseiluan dauden ordezkari sozialistek gaur arratsaldean abstentzioa bozkatu diote 2014rako EPEren deialdia egiteko proposamenari. Ez daude horren alde, hogeita hamar bat lanpostu kentzea ekarriko duelako, zalantza juridiko asko dituelako eta langileen ordezkariekin ez delako akordio bat lortu. Horrek guztiak, sozialisten ustez, lan-gatazka ekarriko du, eta irrati-telebista publikoaren zerbitzu publikoan izango du eragina

Idoia Mendia Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean
Idoia Mendia Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean

Alma Fernándezek, Idoia Mendiak eta Mikel Unzaluk Administrazio Kontseiluan berretsi egin dute orain arte izan duten iritzia plan estrategikoa aurkeztu zutenetik eta, ondoren, 2014rako EITBko aurrekontuak aurkeztu zirenetik; izan ere, aurrekontuek enplegu publikoko eskaintza egiteko deialdia jaso dute.  Kasu batean, zein bestean, ordezkari sozialistek esan dute Administrazio Kontseiluan bertan eta zuzendaritzarekin egindako bilera pribatuetan zein legebiltzarreko kontrol-bileretan, zalantzak dituztela ireki nahi duten prozesuaren inguruan.

Administrazioan enplegu publikoko eskaintzen deialdiaren alde egin duten Euskal Sozialistek, beharrezkoa jo baitute plantillak egonkortzeko eta behin-behinekotasuna gutxitzeko, baina kasu honetan eragindako langileentzat bermerik izango ez duen enplegua arautuko dutela diote, eta langileek epaitegietara jo beharko dutela euren eskubideak aldezteko. Horrek segurtasun juridikorik gabe utziko du prozesua bera eta, gainera, aurrekontuan jaso ez den gastua ekar dezake. Bere ustez, modu horretan gaizki eta gatazkak sortuz ebatzi nahi dute erabaki oker bat, Andoni Ortuzar zuzendari nagusi zen garaiko erabaki bat, hain zuzen, Legebiltzarrak jarriko mugak gainditu eta atzeko atetik langile gehiago kontratatzea erabaki baitzuen.

EITBko zuzendaritzari esan zaion moduan, eta zuzendariari konfiantza kendu ziotenean jendaurrean adierazitako moduan, EPEren deialdia egiten bada aldez aurretik irrati-telebista publikorako lanpostuen zerrenda definitu gabe, langileei proiektura egokitzeko trebakuntza-planik eskaini gabe eta komitearekin akordioak itxi gabe, gatazkaren hazia jarriko dute, eta horrek eragina izango du irrati-telebista zerbitzu publikoan.

Administrazio Kontseiluan ari den ordezkari sozialistak berriz eskatu dio erakundeko zuzendaritza nagusiari planifikazioa berrikusteko, irrati-telebista anitzaren alde egiteko, argi edukitzeko zer giza baliabide behar dituen datozen urteotarako, langileen ordezkariekin adostasuna lortzeko, euskararen alde egiteko baina eskaintza hirukoiztu gabe eta kontratazioetan gardentasun handiagoz jokatzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak