Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE eta EAJ alderdiek aurreakordio bat adostu dute Euskadi “modernoago, solidarioago, jasangarriago eta lehiakorragoa” lortzeko

Alderdi bien Batzorde Politikoak gaur goizean Eusko Legebiltzarrean bildu dira orain dela zenbait hilabetez eskua arten dituzten negoziaketei “behin betiko bultzada" ematearen. Alderdi bien erabakitze-organo gorenek berretsi beharko dute aurreakordio hori. PSE-EEri dagokionez, ostegunean Biltzar Nazionala bilduko da

Zenbait hilabetez negoziatu ondoren, PSE-EEk lortu du EAJrekin akordio bat adosten lau neurri-sorta garrantzitsu abian jartzeko; horien bidez, Euskadik “erreminta gehiago eta hobeak izango ditu" krisi ekonomikoari aurre egiteko, ekonomia eta enplegua biziberritzeko, oinarrizko zerbitzu publikoekin jarraitzeko murrizketarik gabe, erakunde-egitura berritzeko eta zerga-sistema berrikusteko; horiekin guztiekin batera, iruzurrari eta zerga-ihesari aurre egiteko planak ere izan dira aurreko legegintzaldian Gobernu Sozialistak abian jarritako politikaren ardatzak. Horiek guztiak dira une honetan aurreakordio honen oinarriak, eta ez dira EAJ onik aterarazteko, euskal herritarrentzat eta horien alde egiteko baizik”. "Ez da gobernu edo legegintza-itun bat, aurreakordio bat baizik, gazteei prestatzeko eskaintza gehiago eskaintzeko eta lan-merkaturatzeko kontratu gehiago izan ditzaten lortzeko; gainera, epe luzeko langabetuek lana topatzeko aukera gehiago izango dituzte, enpresek erraztasun handiagoa izango dute euren proiektuetarako finantzaketa lortzeko eta merkatari txikiek zenbait laguntza eta abal izango dituzte krisiari aurre egin ahal izateko", esan du Idoia Mendiak.

PSE-EEko eta EAJko Batzorde Politikoak gaur goizen Eusko Legebiltzarrean bildu dira orain dela zenbait hilabetez eskua artean dituzten negoziaketei behin betiko bultzada ematearen.  Alderdi bien erabakitze-organo gorenek berretsi beharko dute aurreakordio hori. Horrela bada, datorren ostegunean Biltzar Nazionala bilduko da eta gai hori landuko du.  Agiriak “euskal herritarren onurarako Herri-akordioetarako Oinarriak” jaso ditu; helburua, Euskadi “modernoago, solidarioago, jasangarriago eta lehiakorragoa” lortzea da.

Euskal Sozialisten bozeramaileak, Idoia Mendiak, bere burua zoriondu du aurreakordio honek "PSE-EEren aztarna duelako kapitulu guztietan” eta Euskal Sozialistek oposiziotik “jarraipen zorrotza” egingo dutela ohartarazi du, legegintzaldi honetan egiten duten moduan.  Mendiak beste alderdi politikoei datozen hilabetetan aurreakordio honekin bat egiteko aukera zabaldu die.  Hona hemen agiri honen alderdi nagusiak:

1) Ekoizpen ekonomia eta enpleguaren sorrera sustatzeko akordioa.

Bi alderdien ustez, Euskadiren egungo lehentasuna ekonomia sustatzea, kreditua erraztea eta enpresei laguntzea eta enplegua sortzea da.

Horretarako, Ekonomia eta Enplegua Biziberritzeko Plan bat sustatzeko konpromisoa gain hartu dute. Plan oso horretan Eusko Jaurlaritzaren, Aldundien eta Udalen ahaleginak bilduko dira eta behintzat ondoko jarduera-lerro hauek jasoko dira:

* Epe luzeko langabetuei eta esperientziarik ez duten gazteei zuzendutako Enpleguko berariazko proposamena; horretarako, talde horiek kontratatzeagatiko laguntzak emango dira, eta eragin handiagoa izango du plan horrek langabezia tasa handiena duten eskualdeetan.

 * Enpresak Suspertzeko programa, finantzaketa bermatzearren; horretarako, Euskadin enplegua sortzen duten, esportazio kontratuak sustatzen dituzten edo I+G+b-n balio erantsi handiko inbertsio proiektuei ekiteko urratsean diren eta kaudimendun proiekturik duten enpresentzako abalak emango dira.

* Ikerketari eta garapenari bultzada ziklo-aurkakoa, ezagutzak sortzen duen balio erantsiarekin lehiatu ahal izateko.  Gure ekonomia-sektorearen hazkundea (ezinbestekoa da enplegua sortzeko) bakarrik izango da posible ekoizpen sektoreari aplikatutako ezagutza handiagoan oinarritzen bagara; horrek beste merkatu batzuekin lehiatuz esportatzeko aukera emango digu.

* “Euskadi Funtsa” sortzea enpresa-ekimen berriei kapitala emateko; berariazko zerga-tratamendua izango dute.

* RENOVE programak berariaz sustatzen jarraitzea (ekonomia-hornidura berarekin behintzat) ekonomia eta merkataritza krisiaren edo lehentasunezko beste politika publiko batzuen eragina bereziki jasaten dituzten eremuetan (makinak, etxebizitzetako energia eraginkortasuna, etab.), Autonomia Erkidegoko industria eta merkataritza sektoreen jarduerarekin jarraitu ahal izateko eta jarduera hori bultzatzeko.

* Luzatutako aurrekontuan aurreikusitako baliabidez gain, zerga-erreformari eta akordio honetan aurreikusitako iruzurrari aurre egiteko jarduerari eta beste neurri batzuei esker lortutako baliabideen % 50 ere erabiliko dira 2014, 2015 eta 2016 urteetan Ekonomia eta Enplegua Biziberritzeko Planerako.

PSE-EEko bozeramaileak, Idoia Mendiak, azpimarratu du ez dituztela inolaz ere “zergak orokorrean igoko, baizik eta zerga-oinarriak berriz kalkulatuko dituztela, gehiago dituztenek gehiago ordain dezaten".

2) Fiskalitatea.  Iruzurrari aurre egitea eta zerga-sistema berria ezartzea.

Agiriaren arabera, “zerga sistema bidezkoago, progresiboago eta efizienteagoa behar dugu, non ordaindu behar duenak dagokiona ordainduko duen”.  Horretarako, Eusko Jaurlaritzak "euskal fiskalitatearen oinarrizko lerroak eztabaidatu eta adostu beharko ditu herritarren artean benetako berdintasuna lortzearren" eta, ondoren, erabaki horiek Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietara igorri beharko dira.

Zerga Iruzurrari aurre egiteko Batzorde bat sortzea jaso dute.  Batzorde horrek Iruzurrari aurre egiteko Baterako Plana egiteko ardura izango du; hiru Lurralde Historikoek eta Eusko Jaurlaritzak parte hartuko dute eta,  lehendabiziko aldiz, ondokoa lortzeko berariazko akordioa jaso du: “foru ogasunek informazioa trukatzeko elkarrekiko sistema egonkorra  finkatuko dute, zerga arloko datu-baseen artean informatika-lotura egongo da debora errealean, baina beti beharrezko lege-bermeekin”.

3) Euskal erakunde-arkitektura berrikustea eta Administrazioa aldatzea, lehiakorragoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa izan dadin.

Euskal Sozialistei esker, euskal herri administrazioetan dauden bikoiztasunei buruzko azterketarekin jarraitzeko konpromisoa gain hartu du EAJk, pixkanaka-pixkanaka jarduera-sektore batean edo jarduera-sektore baliokideetan lan egiten duten enpresa publiko guztiak bakar batean sartuko dituzte.

Arlo horretan legegintzaldi honetan abian jarriko diren neurrien artean, Lurralde Historikoen Legearen aldaketa eta Udalen Legearen onespena daude.

4) Ongizatea XXI:  Gure gizarte ereduaren eta oinarrizko zerbitzu publikoen jasangarritasunerako akordioa.

Atal honen helburua, herritarrei eta herritarren beharrei arreta egiteko oinarrizko "gizarte zerbitzuen zorroa" finkatzea da;  horiek ez dute murrizketarik jasango. Bermatu egin dugu Hezkuntzarekin, Osasunarekin eta Gizarte Politikekin jarraitzeko eta horien funtzionamendurako aurrekontu  luzatuetan jaso den finantzaketa bera izango dugula 2014. urtean. Kalitate oneko hezkuntza eta osasun sistema garatzearen aldeko apustua egin dugu, hezkuntzaren arloan aurreko gobernuek hasitako programak oinarri hartuta (hala nola, Hirueletasuna, Eskola 2.0 eta Lanbide Heziketa ), baita osasun arloan hasitakoak ere (kronikoen estrategia, lehen arreta, ospitale-arreta, ikerketa eta berrikuntza garatzea eta horietan inbertitzea) eta, gainera, “2008an legez aurreikusita ez zeuden baterako ordainketarako neurri guztiak errefusatu ditugu”.

Adostutako agiriak, gainera, herritarrek informazioa eskuratzeko duten eskubidea bermatu beharra dagoela dio eta Eusko Jaurlaritzarentzako gardentasun-printzipioak finkatu ditu.  Baita aurreko legegintzaldian hasitako Gobernu Irekiaren eredua finkatu beharra dagoela ere; horretarako, IREKIA eta Open Data garatzen jarraituko da.  Aipatutako lege proiektua Eusko Legebiltzarrean 2014ko lehen seihilekoan aurkeztuko da.

Neurri horiei guztiei esker, Eusko Jaurlaritzak 2014-2016 eperako jaso ez dituen beste diru-sarrera batzuk izango ditu eta, gutxi gorabehera 1.500 milioi eurokoak izango dira. Kopuru hori agiri honetan jasotako politikak finantzatzeko erabiliko dira lehentasunez.

Ekonomia eta Enplegua Biziberritzeko Planak (2014-2016) 5.740 milioi euro izango ditu; kopuru horretatik 1.860 milioi euro abaletakora eta bermeetarako izango dira; gainera, zerga-erreformaren, iruzurrari aurre egiteko jardueraren eta agiri honetan jasotako beste neurri batzuen ondorioz jasotzen den kopurutik Eusko Jaurlaritzari dagokion horniduraren % 50 ere izango du aipatutako planak.  Kopuru hori 550 milioi eurokoa izango da.

Laburbilduz, Plan horretan 6.290 milioi euro erabiliko dira.

Amaitzeko, agiri horretan PSE-EE eta EAJ alderdiek Eusko Jaurlaritzari lagunduko diote Espainiako Gobernuarekiko negoziaketan 2013rako defizitaren malgutasuna 1,3era ahalik eta gehien hurbil dadin lortzen eta datozen urteetan % 1era.

PSE-EE eta EAJ arteko bilera
PSE-EE eta EAJ arteko bilera

Beste berri batzuk...

Iruzkinak