PSE-EE eta EAJren arteko bilera maiatzaren 24ko hauteskundeen osteko egoera aztertzeko
PSE-EEko eta EAJko zenbait ordezkari goizean bildu dira hauteskundeen emaitzak aztertzeko eta erakunde-egoera berriari ekiteko.
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak; Antolakuntzako idazkariak, Miguel Ángel Moralesek; Erakunde Politikako idazkariak, Begoña Gilel, eta Arabako idazkari nagusi Cristina Gonzalezek, Bizkaiko idazkari nagusi Mikel Torresek eta Gipuzkoako idazkari nagusi Iñaki Arriolak osatu dute PSE-EEko ordezkaritza.
EAJri dagokionez, Andoni Ortuzar, Joseba Aurrekoetxea eta Koldo Mediavilla EBBko kideak, ABBko presidente Xabier Agirre; BBBko Itxaso Atutxa eta GBBko Joseba Egibar bertaratu dira.

Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiaren ustez, badago PSE-EEren eta EAJren artean udaletan eta foru aldundietan “akordioak lortzeko aldeko giroa”. Hori esan du alderdi biek bildu ondoren maiatzaren 24ko hauteskundeen osteko egoera aztertzeko.
Mendiak dio “gobernu sendo eta egonkorrak” osatu behar direla udal zein foru esparruan. Gobernu horiek jendearen kezken inguruan egin beharko dute lan: enplegu eza, enpleguaren kalitate eskasa eta zerbitzu publikoen iraunkortasuna.
Bilera horren bidez, halako akordioen oinarri izan beharko dituzten “printzipioak” proposatu dira: enpleguari aurre egitea, sortzen den enplegua hobetzea, zerga-iruzurrari aurre egitea. Eta horretarako “erreminta", zerbitzu publikoekin jarraitzea izango da.
Datozen egunotan, PSE-EEko Batzorde Exekutiboko Ordezkarien Barzordeak jarraituko du negoziatzen lurraldeko Batzorde Exekutiboekin koordinatuta.