PSE-EE eta Podemosen arteko lehen topaketa Euskadin
Idoia Mendiak Nagua Albari esan dio Euskal Sozialistok “gizarte-eskubideak sendotu nahi ditugula, eta ez eskubide nazionalak, ez baitiote jendeari jaten ematen".
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Podemos Euskadiko zuzendaritzari esan dio “kezkatuta daudela” euskal politikaren eremuan “nazionalisten alde” egoteko zenbait erabaki hartu dituztelako. "Ez dugu ulertzen zergatik joan zineten Aberri Egunera, eta zergatik aldezten duzue etsi gabe erabakitzeko eskubidea edo euskal gatazka politikoaren teoria, ezta indarkeria terroristaren nostalgiko izatea guri leporatu izana ere", esan du Mendiak.
Agintari sozialistak zenbait “zalantza” ditu Podemos Euskadiren egungo zuzendaritzaren inguruan, “bakarrik entzun dizuguelako esaten Lehendakaritzan egon nahi duzuela, baina ez dakigu zertarako". Mendiaren ustez, une honetan akordio politikoak lortzeko orduan “zertarako eta ez norekin” da garrantzitsuena. Hori dela eta, “lankidetza eta akordio politiko zehatzak lortzeko prest dago”, krisiaren ondorioz okerrago daudenei laguntzeko eta zerbitzu publikoekin jarraitzeko baldin badira.
“Gu ez gaude hemen aulkiengatik edo identitate-politiketan sakontzeko, gizarte-eskubideak sendotu nahi ditugu, ez eskubide nazionalak, ez baitiote jendeari jaten ematen", gaineratu du.
Euskadiko PSE-EEren egoitzan (Bilbo) egin den bileran ondokoek hartu dute parte:
- Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia
- Miguel Ángel Morales, PSE-EEko Antolakuntzako idazkaria
- Alberto Alonso, PSE-EEko Enpleguko idazkaria
- Nagua Alba, Podemos Euskadiko idazkari nagusia
- Eudardo Maura, Podemos Euskadiko idazkari politikoa
- Lander Martínez, Podemos Euskadiko Antolakuntzako idazkaria