Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE ez da Bake Lantaldera joango “ez baitira exijitu beharreko gutxieneko baldintzak ematen”

Lantaldean diren beste bi taldek atzerapen hori ez dutenez onartu eta, gainera, EAJ atzerapena eskatu dutenekin iragana berrikusi nahi ez dutenekin baino zorrotzagoa izan dela ikusita, Euskal Sozialistak Taldeak Bake eta Bizikidetzarako Lantaldera ez joatea erabaki du. Argi dago ez daudela ondokoa lortzeko exijitu daitezkeen gutxieneko baldintzak: Lantaldea bizikidetza sendotzeko tresna erabilgarria izatea, betiere oinarri demokratiko sendoen arabera.

Euskal Sozialistak Taldeak datorren ostiralean Bake eta Bizikidetzarako Lantaldera ez joatea erabaki du ikusi baitu “ez direla ematen exijitu beharreko gutxieneko baldintzak, hau da, Lantaldea oinarri demokratiko sendoetan finkatutako bizikidetza sustatzeko tresna erabilgarri bihurtzekoak alegia”.  Gaur goizen Lantaldeko kideei idazki bat bidali die (EAJ eta EH Bildu taldeek parte hartzen dute aipatutako Lantaldean) eta esan die “sozialistok indarkeriako urte horien ondorioak gainditzeko prest gaudela, baina foro hau ez dela erabili behar iraganean aplikatutako estrategia politiko-militarra garbitzeko eta norberaren ardurak beste batzuei igortzeko”.

PSE-EEren ustez tamalgarria da EAJ eta EB Bildu taldeek bileraren atzerapen eskaerari ezetz esan izana; Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Bake eta Bizikidetzarako Planari EH Bilduk zer ekarpen egiten dizkion ezagutu arte atzeratzea eskatu zen, ikusi nahi zelako "berariaz eta apaingarririk gabe onartzen dituztela gainontzekoek gain hartutako oinarrizko printzipio etikoak”, gainera EAJ “zorrotzago izan da eskaera egin duenarekin iragana berrisi nahi ez dutenekin baino”.

Euskal Sozialistek gogoratu dute uda baino lehen, epe bat eman zutela EH Bilduk bide horretan aurrerapausoak ematen zituen edo ez ebaluatzeko.  “Baina hilabete hauetan, espero genuen bilakaera ez da gertatu eta, gainera, lehengo Batasunaren munduak jardueretan atzeranzko bidea erakusten duten zenbait jarduera erakutsi ditu” dio idazkiak.

Euskal Sozialistak Taldearen ustez Lantaldeak soilik izango du “esanahia EH Bilduk denok onartutako printzipio demokratikoak gain hartzen baditu eta berrikuspen kritikoa egiten badu indarkeria terrorista helburu politikoekin erabiltzearen aldeko edo eta erabilera hori justifikatzeko iraganaren inguruan", hau da, “zoru etiko” izenekoa; horren arabera, ETAri exijitu behar zaio Bakea eta bizikidetza balore etiko eta demokratikoetan oinarritzeko zenbait ekimen burutzeko eta beti egiaren, memoriaren eta justiziaren politikatik abiatuta, eta aurrera jarraitu behar dugu indarkeria deslegitimatzeko, gure herrian terrorismoak sortu duen min handiari buruzko egiazko kontaketaren bidez.

José Antonio Pastor Eusko Legebiltzarreko prentsaurrekoan
José Antonio Pastor Eusko Legebiltzarreko prentsaurrekoan

Beste berri batzuk...

Iruzkinak