Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE ez dago ados Gobernuak EITBri beste oinarrizko zerbitzu publiko batzuei baino ekarpena handiagoa egitearekin

Kontseiluan ditugun ordezkarien ustez, aurrekontua handituta ere ez dira kudeaketan eta ereduan dauden gabeziak zuzenduko

Mikel Unzalu, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Mikel Unzalu, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) ez du onartzen zenbait komunikabidetan jasotzen ari dena, hots, EITBrako aurrekontu-proiektuak % 3,98ko hazkundea izango duela, Gobernuak % 1eko igoera igarri bazuen ere. Igoera hori aurreikusi da beste oinarrizko zerbitzu batzuetarako, esterako, Osakidetzarako.

Administrazio Kontseiluko kideek, sozialistek proposatuta, kontuen proposamenaren aurka bozkatu dute. Gainera, hazkunde horrek ez ditu EITBren kudeaketan eta ereduan dauden gabeziak konponduko, egungo zuzendaritzak ez baititu konpondu nahi, politikarien eta sindikatuen babesa ez badu ere, ezta ikus-entzuleen konfiantza ere.

Bere iritziz, diru gehiago izango badu ere, zenbait urtez murrizketak jasan ondoren, aspaldi agortuta dagoen eredua eta kudeaketa finkatu baino ez da egingo. Legebiltzarrak berak ez du eredua onartu, eta kontuak berretsi beharko ditu. Dena dela, zuzendaritzak eta Gobernuak ez dute irrati-telebista publikoaren norabidea aldatzeko keinu txikienik ere egin.

Euskal Sozialisten ustez, kaleratze-prozesu gogor eta gatazkatsu baten ostean, aurreikusitako langileen kopurua handiagoa da eta finkoak ez diren lan-kontratu mugagabeekin jarraitzen dute, eta hori sarkasmo hutsa da. Gainera, lan-kontratu mota hori izan zen Euskadiko enpresa publiko batean egin zen lehen Enplegua Erregulatzeko Espedientearen arrazoia.

Telebistari dagokionez, aurrekontuetako baliabide berriak, deigarria bada ere, kanpoko produktuak erosteko bideratu nahi dituzte, hemen egindako kalitate oneko produktu baten alde egin beharrean, EITBko profesionalen ahalmena alde batera utziz.  Beste telebista batzuetako formatuak kopiatzean eta ekoizpena kanpoko enpresen esku uztean oinarritutako praktika hori egiten ari da; horrez gain, lerro editoriala partziala da. Hori guztia dela eta, herritarrak aldendu egiten dira guztiok ordaintzen dugun telebistatik, eta ikus-entzuleen kopuruak behera egin du azken bi urteotan.

EITBko egungo zuzendaritzak, akatsak zuzendu beharrean, agintaldiaren hasieratik egindakoak sakondu ditu. Horrek konfiantza eza sortzen du ikus-entzuleengan, baita etxeko langileengan ere. Langileen ordezkariekin harreman gatazkatsua du, eta ezin dute egoera zuzentzeko beharreko akordioak lortu.

Euskadiko Alderdi Sozialistak ez du ezer jakin nahi agintaldiaren azken urteari ekiteko helburu bakarra duten kontuekin, zuzendaritzak ez baitu urrats estrategikorik emango zerbitzu publikoak porrot egin ez dezan.  PSE-EEren ustez, hausnarketa sakona egin beharra dugu zerbitzu publikoa berrantolatzeko, eta horretarako badu proposamen bat, eta gainontzeko alderdi eta gizarte-eragileekin adosteko prest dago: http://www.socialistasvascos.com/docsinteres/eitb/0/0/un-nuevo-modelo-para-eitb-D232.php

Beste berri batzuk...

Iruzkinak