Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE ez dago ados senide zaindariei urtebete beranduago ordaintzearekin

Eusko Jaurlaritza kritikatu du PPren murrizketen aurrean makurtu delako nahiz eta Euskadik gizarte-zerbitzuetan bere eskumenak izan

Vicente Reyes.
Vicente Reyes.

Alderdi Sozialistak ezin du Eusko Jaurlaritzak egindako iragarpena onartu: etxean senide bat zaintzen duenak mendetasun legeak xedatutako laguntza kobratu ahal izateko urtebete itxaron beharko duela.

“Hori ez da jaso Euskadin indarrean dugun Gizarte-zerbitzuen Legean, beraz, Eusko Jaurlaritzak ez du zertan onartu behar eta, gainera, ez du onartzeko arrazoirik", azaldu du PSE-EEko Politika Publikoetako idazkariak, Vicente Reyesek.

“Eusko Jaurlaritzak ez du zertan sartu behar baldintza lotsagarri hori egiten ari duen zerbitzuen dekretuan; eta PSE-EEk gauza asko esan eta erabaki behar ditu dekretu horren inguruan”.

Vicente Reyesen ustez, “harrigarria bada ere, EAJren gobernua PPren beste murrizketa baten aurrean makurtzeko prest dago”.  “Izan ere", gaineratu du, “Eusko Jaurlaritzak ez du zertan irizpide horren pean jarri behar, Gizarte Zerbitzuetan bere eskumenak baititu".

PPren gobernuak aspaldi ari da zenbait mekanismo bilatzen mendetasun-laguntzak ahal den guztian murrizteko, baina sozialistok ez dugu onartuko ahulenengan egiten den beste murrizketarik.  Hori dela eta, PSE-EEk zenbait ekimen aurkeztu ditu Foru Aldundietan eta Eusko Legebiltzarrean gizarte-zerbitzuak murrizteko saioa ekidetearren.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak