PSE-EE-k argitu egiten du, Patxi López eta Rodolfo Aresen aurkako salaketak, ezker abertzalearekin biltzeagatik "ez direla artxibatu"
Bi buruzagiek, EAEJAN-ren ebatziaren zain daude jakiteko euren errekutsoa onartu duen, PP alderdiak aurkeztu zuen salaketen ondorioz
PRENTSAKO KOMUNIKATUA
Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Miren Azkarate, egin dituen deklarazioei buruz, Justiziari esanez "neurri ezberdinak" erabiltzen duela Ibarretxe eta ez Rodriguez Zapatero edo Patxi López auzitara eramatean. Euskal Sozialisten Exekutibak honako hau argitu nahi du:
1.- PP-ek eta Foro de Ermua-k aurkeztutako salaketak, Patxi López eta Rodolfo Aresen aurka, Euskal Autonomi Erkidegoko Justizi Auzitegi Nagusian, aurreko uztailean izandako bilera ezker abertzalearekin, Donostian, ez direla artxibatuak izan.
2.- EAEJAN-ek ez du oraindik ezer erabaki salaketa hauei buruz, aurreko azaroan, Patxi López eta Rodolfo Aresek suplikako errekurtsoa ezarri ondoren.
3.- Errekurtso hau onartuko ez balitz, bai Patxi López, bai Rodolfo Ares, Euskal Auzitegian deklaratu beharko lukete.
4.- Beraz, sozialisten buruzagien egoera inor ez du aldrebestu behar, ezta erabili euren jarrera politiko eta pertsonalak defendatzeko, ez bait du zer ikusirik egiarekin eta. Azkenean, EAEJAN-en aurrean deklaratu beharko balute, Justiziaren erabakiarekiko duten errespetu guztiaz egingo dute ere, behar dituzten agiri juridiko guztiak erabiliz euren errugabetasuna argitzeko.