PSE-EE-k, Auzitegi Gorenaren erabakia onartu egiten du "baina nahiago izango zuen Fiskaltzaren irizpidea nagusitu balitz"
"Arduradun politikoak auzitegietan egotea ez dugu gustoko, kontutan izanda euren karguen betebeharren ondorioz delako"
KOMUNIKATUA
Auzitegi Gorenaren erabakiaren aurrean ‘kasu Atutxa’ deiturikoa, PSE-EE-ko Batzorde Betearazleak (PSOE) adierazten du:
- Auzitegi Gorenaren epaia onartzen duela.
- Legeak denori behartzen digun heinean, ez dugu gustoko arduradun politikoak edo erakundeekoak epaitegi baten ikustea euren betebeharren ondorioz baldin bada.
- Betik uste izan dugu Legebiltzarreko Mahaiak, Auzitegi Gorenaren agindua bete behar zuela eta hala, Sozialista Abertzaleen taldea desegin.
- Izapide judizialaren bidea ikusita nahiago izango genuke Fiskaltzalaren irizpidea nagusitzea eta ez Manos Limpias sindikatuaren kasazio-errekurtsoa, eskuin erradikalaren instrumento baten bihurtu da, politika judializatu nahiarekin eta hala zabaldu gai batzuk politikoki amortizatuak zeudenak.