Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE-k berresaten du ez duela "inolako presarik" Euskadin hauteskundeak ospatzeko eta ez du indartuko "trenen txokea" egotea

PSE, Legebiltzarreko Talde Sozialistako zuzendaritzarekin biltzen da ezartzeko legebiltzarrean egon beharreko lehentasunak, legealdiari hasiera emateko.

   MADRIL

   Euskal Alderdi Sozialistak ez duela "inolako presarik", Euskadin hauteskundeak izateko eta ez duela inolako aurrerakuntzarik indartuko esan du, aldiz, laguntza eskaintzen jarraituko duela euskaldunen ohiko arazoak argitzeko, hala azpimarratu du PSE-ko Antolamenduko Idazkariak, Rodolfo Ares. "Beste batzuk trenen arteko txokea nahi dutela dirudi, guk nahi dugu ordea, trenak inolako arazorik gabe ibiltzea, bakoitzak bere ideiak defendatuz". 

   Aresek deklarazio hauek egin zituen, PSE-k, gaur arratsaldean Madrilen Legebiltzarreko Talde Sozialistako zuzendaritzarekin izandako bilera ondoren, bertan parte hartu zuten  Alonso eta Legebiltzarreko Talde Sozialistako bigarrena, Ramón Jáuregui, eta alderdiko hiru lurraldeko Idazkari Nagusiekin, José Antonio Pastor Bizcaia), Txarli Prieto (Araba) eta Iñaki Arriola (Gipuzkoa).

   Koordinazioko bileran lehentasunak ezarri ziren Euskadiko bizi kalitatearen alde lan egiteko eta bertan abiadura handiko "Euskal Y-az" eta zentro teknologiko berri bat sortzeari buruz hitz egin zen. 

   Zentzu honetan, Alonsok azpimarratu zuen sozialistak argi dutela euren proiektua Euskadirako, terrorismoaren kontrako borroka, ongizatea hobetzea eta Estatu Autonomikoan sakontzea. "Beti Konstituzioaren barnean, atzo Gobernuko lehendakariak gogoratu zion moduan", argitu zuen.

   Bai, Ares, bai Alonsok euren konparezentzia aprobetxatu zuten Estatuko Indar eta Segurtasun Kideei zoriontzeko eta baita Frantziako arduradunei ETA kontrako operazioagatik, Burdeosen. " Gaur, Euskadin egun zoriontsua da. Gaur askatasun apur bat gehiago dugu", Aresek esan zuen.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak