PSE-EE-k egonkortasun politiko eta instituzionala eskatzen du, euskal kutxen etorkizunari buruzko eztabaida ekiteko
Euren "prestasuna" agerian uzten du erronka honekin ekiteko eta honako hau egiteko "baldintzak" erreklamatzen ditu
COMUNICADO DE PRENSA
Euskal Sozialisten Batzorde Betearazleak, Euskal Kutxen baterakidetasunari buruz argitu nahi du:
1.- PSE-EE-k berriz ere bere nahia agertzen du eta baita bere prestasuna ere eztabaidatzeko eta euskal gizarteak dituen erronkei eta arazoei irtenbideak bilatzeko. Horietako erronka bat da euskal kutxen etorkizuna. Duela urte batzuk sozialistak alde egon gara eztabaida bare, erreflexiboa eta konstruktibo bat izateko, eta honela adosmen bat lortu hiru kutxen artean eta alderdi gehienetan ere, eta honela, kolaborazio formula eta jarrera hartzea finantziazio barne egituran, egin beharrezkoak diren erreforma legalak lortutako adosmenak bermatzeko.
2.- Sozialistak, hiru euskal kutxen lehendakariek bezala uste dugu eztabaida hau aurrera egin behar duela eta erabaki bere etorkizunean jasango duen ondorioak. Baina hori egiteko, denok dakigu, politika egonkortasun eta konfidantza isladatu behar duela. Zoritxarrez ez gaude momentu horretan. Kutxen etorkizunari buruzko akordio bat behar du egonkortasun politiko, lurraldekoa, ekonomikoa eta gizartekoa eta guzti hau ezin da egin dugun lehendakariarekin, ez dakiena zein eszenatokira bideratu nahi duen herria, lehendakariak dakiena da bere konpetentzien eta Zuzenbidezko Estatuko arauetatik gainetik dauden proposamenak egin.
3.-Gutxi ez balitzateke guzti hau, beste aldean, PP alderdiak eztabaida hau arduragabetasun guztiz erabiltzen du gizartea kezkatu eta nahasteko eta zorroztasunez eztabaidatu beharrean, den dena loitxu esanez, Araba, Vital Kutxa gabe geratuko dela eta dena abertzaleen eskuetan egongo dena.
4.- Sozialistak jakin badakigu finantzian merkatuan konpetitiboak izateko, aberastasunaren sorkuntza handitzeko, bezeroei produkto hobeagoak eskeintzeko eta gizarte ekintza biderkatzeko, etorkizuneko neurriak hartu behar direla, herritarren interesak hala behar dutelako. Sozialistak, herritarren interesengatik, euren bizitza kalitatea hobetzeko baieztatzen dugu gure prestasuna erronka honi aurre egiteko eta baldintzak erreklamatzen ditugu horretarako.