PSE-EE-k Euskadin "buruzagitza berri batekin garai berri bati ekiteko" konpromisoa berretsi du
Aldaketa Gobernua osatzeko talde guztiekin hitz egiteko konpromisoa mantentzen dute
KOMUNIKATUA PSE-EEko batzorde negoziatzaileko kideek, gaur goizean, Bilbon mantendu dute bilera bat EAJko ordezkariekin. Bilera, Sabin Etxean egina, 10:30tan hasi eta 45 minutu iraun du. Sozialisten ordezkariak ziren, alderdiko lehendakaria, Jesús Eguiguren, Antolamenduko Idazkaria, Rodolfo Ares, eta Gipuzkoa eta Arabako Idazkari Nagusial, Iñaki Arriola eta Txarli Prieto. EAJren aldetik, bilera mahaian egon ziren, Iñigo Urkullu, Juan José Ibarretxe, Joseba Egibar, Iñaki Gerenabarrena eta Andoni Ortuzar. Gaurko bileratik nabarmentzen da, domekako hauteskundeen ondoren, bi ikuspuntu daudela oraindik: EAJko lehendakari bat nahi dutenek, azkenengo hamar urteetan eduki ditugun politikak jarraian mantentzeko eta denbora berri bat zabaldu nahi dutenena, lidergo berri batekin, herria batzeko, bere aniztasuna errespetatzeko eta gauzak beste modu batera egiteko. PSE-EEk jakinarazi du bere errespetoa EAJ izateko, botu gehien eskuratu dituen alderdia izan delako, iniziatiba edui behar zuena bermea eskuratzeko orduan Lehendakariaren inbestidurarako. Aldi berean, bere konpromezu irmoa aurkeztu du aldaketa politika bat egiteko, herritarrekin eta gure hautesleekin konprometitua dagoena, denbora berri bat egoteko, euskal politika fronteen menpe ez egoteko, topaketa eta ezberdinen arteko akoridioak lortzen saiatuko dena baizik, aniztasuna errespetatuz eta tolerantzia eta elkarbizitza irmotuz. Helburu honekin, PSE-EEk kontaktuak hasiko ditu Eusko Jaurlaritza osatzeko asmoarekin, egonkortasuna, segurtasuna eta euskal politikan konfidantza izanik, gure demokratzia indartzeko eta gure autogobernua eta Euskadiko modernizazioa bultzatzeko, bere garapenaren alde, gizarte hizketaren alde krisiari aurre egiteko, eta alderdi politiko guztiak bat egin terrorismoarekin amaitzeko. Aldaketako Gobernu bat, helburu zehatzekin lan egingo duena: 1. Terrorismoarekin amaitu eta pakea eta askatasuna irmotu. 2. Krisi ekonomikoari aurre egin eta enplegua berreskuratu. 3. Elkarbizitza indartu aniztasuna errespetuz. 4. Autogobernua sendotu eta herritarren zerbitzura ezarri. Nahiz eta EAJak orain beste gauza batzuk esan, gizarte politikan aurreratzeko segurtasunarekin eta adosmenak lortu herria batzeko, eta denbora berri bat jaiotzeko euskal politikan, guzti hau bakarrik Lehendakari sozialista batek berma dezake. Zeren, oraina rte, EAJak aurkakoa baieztatu du. Beraz, EAJren proposamena entzun eta ezagutu ondoren, PSE-EEk indar guztiekin hitz egingo du bermea eskuratzeko eta hala aldaketarako Gobernu bat martxan ezarri, herritarrek hautestontzietan euren bermea eskeini digutelako, lidergo berri batekin, ideia eta pertsona berriekin.