Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE-k, Eusko Jaurkaritzari eskatzen dio, kalkulatzea zenbat mediku diren beharrezkoak lehen mailako arreta berregituratzeko

Blanca Roncal-ek dio "euskal osasun publikoak duen egoera oso larria da eta honezkero ezin da ezkutatu"

VITORIA - GASTEIZ

PSE-k, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio egiteko, urte honetan, "plangintza eta kalkulua jakiteko zenbat sendagile diren beharrezkoak" Euskadin, lehen mailako arreta berregituratzeko 2008-tik aurrera.  

Sozialisten Taldeak, zuzenketa bat aurkeztu du, Talde Popularrak eginiko Proposamen bati, bertan sozialistak, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote, urte honetan egitea plangintza eta kalkuloa jakiteko zenbat sendagile diren beharrezkoak, "honela, 2008-an, Osasun-Txartel Indibidualak (OTI) berresleitzen hasteko, lehen mailako arretako mediku eta pediatrei, kontutan izanik parametro izan beharko litzakeela, OTI kopuru osoa, mediku bakoitzeko izatea 1.500-koa".

Osasuneko bozeramaile sozialistak, Blanca Roncal, adierazi du "euskal osasun publikoko egoera hain larria da dagoeneko ezin dela ezkutatu, nahiz eta sailak datuak makillatu nahi izan. Egoera honek zuzentzeko neurriak behar ditu eta geroraezinak dira".

"Sozialistak -Roncalek ziurtatu du- egoera hau salatzen ari gara orain dela asko, masifikazio arazoak eta lehen maila arretak duen narraidura, plaza urriak daudelako, eta Osasuneko Sailak ez du ezer egin egoera hau argitzeko. Arazoa ez da ez egotea espezialistak, Sail Buruak dioen bezala. Arazoa da mediku plaza gutxi daudela, lehen mailako arretan bereziki. Egoera hau beste osasun esparruetan ondorioak ditu".
 
Sozialista legebiltzar kideak gogorarazi du, azkenengoko Aurrekontu bilkuran, "proposa genun inolako arrakastarik gabe, errekurtso nahikoak egotea mediku gehiago kontratatzeko".

Azpimarratu du ere "aurrekontuetan profesionaletan inbertitzeko dugun beharra, kontutan izanda arloan dagoen haserrea, inoiz baino beharrezko egin da, Osasunerako Aparteko Inbertsio Plana, Sailburuak hainbeste bider esandakoa ez da nahikoa, bakarrik zati batez zuzendu dira, azken urteotan egon diren inbertsio hutsuneak".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak