Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE-k Eusko Jaurlaritzaren Bakearen eta Bizikidetzaren Planarekin "modu kritikoan" laguntzeko jarrera erakutsi du

Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordea
Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordea

Legebiltzarkide sozialistak, Rodolfo Aresek, gaur Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordean “modu positiboan, kritikoan eta zorrotzean laguntzeko jarrera erakutsi du, datozen urteetan herriak behar duen Bakearen eta Bizikidetzaren Plan bat izan dezagun”.

Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako idazkariak, Jonan Fernandezek, Ganberara bidalitako Bakearen Plana azaltzeko egin duen agerraldiaren ostean, Rodolfo Aresek esan du ados dagoela “aurreko etapa sozialistaren ondorioz jarraitzen diren eta Planak jaso dituen elementu guztiekin”.

Elementu horien artean, Adolfo Aresek ondokoak aipatu ditu: terrorismoaren biktimei sor zaien memoria; giza eskubideen urraketengatik biktima guztiak onartzea, parekotasun bidegaberik egin gabe; Euskadiren iraganari kontakizun demokratikotik ekiteko beharra; Memoriaren Institutuaren sustapena, edo egokia dela beste espetxe-politika bat malgutasunez lantzea.

“Baina —legebiltzarkide sozialistak ohartarazi duenez—, zehaztasun handiagoa, anbiguotasun txikiagoa eta hizkuntza argitasun handiagoa (gauzak bere izenekin izendatzeko) eskatuko dugu.  Sozialistek ez diogu ETAren terrorismoari eta oraindik hori  justifikatzen dutenei buruzko kontaketa bihozberari lagunduko”.

Rodolfo Aresek argi utzi nahi izan du “ETAren terrorismoa izan dela Euskadin giza eskubideak benetan urratu dituen faktorea, orain dela gutxi arte izan duguna eta euskal gizartearen alde baten laguntza eta justifikazioa izan duena; terrorismo-banda horrek konkistatutako demokraziarekin, autogobernuarekin eta euskal gizarteak ahalegin handiarekin lortu ditugun askatasunekin amaitu nahi izan zuen”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak