PSE-EE-k, Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio, lehen bait lehen, sindikatuekin elkarrizketa mahaian esertzea
Isabel Celaá: “Herritarrek kalteatuak daude politikari batzuen arduragabetasunagatik”.
Salatzen du, Eusko Jaurlaritzak bere pertsonal politika eruetia "dekretazoaren bidez", orain funtzionarioekin ikusi den moduan
KOMUNIKATUA
Isabel Celaá, PSE-EE (PSOE) Exekutibako, Gizarte eta Arloko Idazkariak, Eusko Jaurlaritzari exijitu dio "negoziazio mahai baten esertzea" sindikatuekin, Euskal Osasun Publikoaren arazoa argitzeko.
Celaák salatu du “Osakidetzako arduradun politikoen jarrera, bakarrik arazoa larriagotu eta enkistatu egiten du, arazo hau ez zen gertatu behar eta orain herritarrek dira kalteatuak”.
“Osakidetzako arazoak”, bozeramaileak gehitu zuen, “baieztatzen du daukagula Lehendakari bat eta Gobernu bat beti hizketaz hitz egiten ari direla baina gero ez dutela praktikatzen, ez Osasuneko profesionalekin, ezta euskal gizartearekin”.
PSE-EE-k hausnartu du, greba bultzatu duten sindikatuek ehuneko 90-ko langileak ordezkatzen dituztela, beraz benetazko arrazoiak egongo dira, baina Osasuneko Sailburuari, Gabriel Inclán, esku hartetik ihes egin zaio.
Horregatik, alde ezberdinei eskatzen die negoziazio mahaira bueltatzeko eta Osasuneko Saileko jarrera gaitzesten du zeren “egoera lasaitu beharrean eta sindikatuen eskaerei erantzunak eskuratu beharrean, langileen suak piztu ditu ordea, prentsan iragarkiak jarriz iritzi publikoa euren kontra ezartzeko”.
“Herritarrek ez dute ordaindu behar sailburuaren ezgaitasuna ezta bere prentsako iragarkiak ere. Osasun Publikoaren funtzionamendu egoki izan dadila behar dute, aldiz”, Celaák gehitu zuen.
Sozialisten bozeramaileak salatzen du, Eusko Jaurlaritzako langileei buruzko politika “dekretazoaren bidez aurrera eramatea”, orain funtzionarioekin ikusi den moduan, agerian utziz duten ezgaia gizarte hizketarako.
Celaák azpimarratu zuen “osasuneko langileei emandako erantzuna, funtzionarei emandakoarn berdintsua da: hizketak amaitutzat eman eta dekretu bidez inposatu lan baldintzak”. “Hau da, Ibarretxe jaunak eta bere Gobernuak dituzten ideiak mintzatzeari buruz? Bere baldintzak dekretazo bidez inposatu?”.
Sozialisten bozeramaileak gehitu zuen, euskal herritarrek ez dutela egoera hau merezi eta sentitu zuen Osasun Publikoak jasatzen ari den narrioadura progresiboa giza baliabideen ezagatik, osasun instalazioengatik, ekimendu urriengatik, prebentzio medikuntza etorkizun ikuspuntutik, ikerketa bide berriak indarrean dagoen legeen ondorioz eta Ibarretxe eta Inclán-ek egin nahi duten 'aliantza estrategikoa' klinika pribatuekin.
Euskal Sozialistak eskatzen dute hizketa berriz ere hastea osasuneko langileen ordezkariekin eta inizizatiba berri batzuk, Bizkaiko Eskuineko Ibaiertzeko ospitale berria bezala, "Osasun Publikoa eragiteko, egokitu gaur egun beharrezkoak diren beharretara eta hola bukatu existitzen den gainezkaldiarekin, frustazioa, desordena eta gogaitasuna eragiten duena osasuneko langileetan”.