PSE-EE-k, Eusko Jaurlaritzari galdetzen dio asmorik baduen Euskadin 400 euroko kenkari zerga aplikatzeko
Joana Madrigalek, Lehendakariordeari galdetu dio nola kudeatu behar ditu euskaldunen zergak
KOMUNIKATUA
Talde Sozialistak, bere legebiltzar kidearen bitartez, Joana Madrigal, Lehendakari ordeari galdetu dio Euskal Jaurlaritzak dituen asmoei buruz, hots, 400 euroko kenkari zerga, Espainiako Gobernuak duela gutxi onartu dituenak, hemen aplikatuko dituzten. Talde Sozialistak ezagutu nahi du, zehazki, zein den egutegia, Euskadin Estatuak duen neurri antzerako bat edukitzeko, hauxe galdegiten du berriak agertu direlako jakinerazteko neurri hau dagoeneko Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek aurreikusita duela.
Galdera sorta batzuk egiten ditu, idatziz erantzuteko, bertan Joana Madrigalek jakin nahi du, beste gauza batzuen artean, zein kostu edukiko duen, praktikan ezarriz gero, 400 euroko kenkari zerga eta “edukiko dituen ondorioak, neurri honek, diru sartze aurreikusmenean, bai Foru Aldundientzako, bai Eusko Jaurlaritzarentzako”.
Parlamentari sozialistak jakin nahi du, zeintzuk izango dira bilerara joango diren teknikoek, dirudienez, Eusko Jaurlaritza eta Aldundien erabakiengatik duela gutxi Zerga Kideetarako Saila bilduko da neurri honen kostuak ebaluatzeko; eta jakin nahi du, gainera, gero Herri Dirubideen Euskal Kontseilua bilduko dan, erakunde berdinak osatzen bait dute, eta hala "birkalkulatu diru sarreren aurreikusmenak”.
Joana Madrigalek galdetzen du ere, “Eusko Jaurlaritzak neurrien bat hartu behar duen dituen Aurrekontuekin, ekonomia dinamizatzeko”, eta hala bada, jakin nahi ditu zein neurri izango lirateke eta Gobernuko zein Sailek dauden inplikatuak”.
Parlamentari sozialistak galdetzen du, azkenik, “Gobernuko Lehendakari ordeak asmorik badu, Legebiltzarrean aurkezteko euskaldunen ordezkarien aurrean adierazteko zer egin behar den euren zergekin”, biltzar tekniko horiek eduki izanda gero.