PSE-EE-k, Eusko Legebiltzarrera darama Gizarte Zerbitzuetarako Legearen Aurreproiektua
"Ibarretxeri gai hau ez dio axola, gizarte politikak ez bait dute inolako lehentasunik bere agendan"
GASTEIZ
PSE-EE-k, Eusko Legebiltzarrean Euskadirako, Gizarte Zerbitzuetako Legearen Aurreproiektua erregistratu dute, Gasteizko Gobernuak egina eta adostua aldundiekin eta udaletxeekin baina Kontseiluan onartu ez dena, beraz, ezin izan da igorri Ganbarara bere tramitazioa hasteko.
Talde sozialistak aurreproiektu hau aurkeztu du, lege proposamen bat bezala eta jakinarazi du bere proposamena ez denez, nahi dutena dena legebiltzarrean eztabaida zabaltzea baizik, horregatik zuzenketak aurkeztuko dituztela.
PSE-EE-ko bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean, José Antonio Pastor, eta parlamentari kideak Gema Zabaleta adierazi dute erabaki hau hartu dutela "bete ez dutelako" Legebiltzarreko ebazpenak eta ezta Etxebizitzako eta Gizarte Zerbitzuetako Sailburuak, Javier Madrazo, egindako jakinarazpenak.
Madrazok, joan zen urteko abenduak 10-an azaldu zuen, Ganbara aurrean aurkeztuko zuela, 2008-ko lehenengo hiruhilabeteetan zehar, Gizarte Zerbitzuetarako Lege proiektu bat, egun berberan sinatu zuen erakundeen arteko adosmen bat honi buruz, aldundi eta euskal udaletxeekin, zehazki.
Aurretik, aurreko urteko azaroaren amaieran, Legebiltzarreko talde guztiek, PCTV-EHAK izan ezik, sinatu eta onartu zuten zuzenketa bat Gobernuari eskatzeko, Ganbarara igortzeko proiektua oingo urteko lehenengo lau hilabeteetan.
Pastor-ek, Madrazo kritikatu du "ez duelako bete" epeak, berak lege honentzarako jarri zituenak, arau hau, esan zuen, "Ibarretxe eta bere Gobernuarentzat ez da garrantzitsua, oraingo lehendakariarentzat gizarte politikek ez dutelako inolako lehentasunik bere agenda eta".
Gehitu du ere hirualdekoak beti "krisian egon da, erabaki garrantzitsuak hartu behar izan dituenean gizarte politikako gaietan" eta Ibarretxeri eskatu dio izatea "behintzat gerlagile jarrera berbera eta energia berbera, duena bezala defendatzen duenean euskal identitate ikusmen bat moduen", gai honek gizarterako garrantzi handi bait du.
Sozialisten bozeramailearen ustetan, premiazkoa da Euskadik izatea gizarte zerbitzu batzuk "egokituak oraingo egoerara eta erronka berriei", duela gutxi Mendekotasun Legea martxan ezarri da, bertan "gizarte eskubide berriak eskaintzen dira".
Lege berriak "desberdintasunak moztu behar ditu, harrigarriak dira eta, herritarrek gizarte prestazio ezberdinak bait dituzte, herrialde baten edo beste baten bizitzeagatik", ezberdintasun hauek, gogoratu du ehuneko 250-koak izan daitezke.
Gainera, Pastor-ek azaldu du, erkidego batzuetan "gu baino askoz ere errekurtso gutxiago dituztenak, ahalegin ugari egiten ari dira gizarte politiketan eta irabazten ari dira, arlo honetan, guk gero eta lidergo gutxiago dugu, aldiz".
Aurkezpen berdinean, Gema Zabaletak adierazi du, Euskadin beharrezkoa dela gizarte zerbitzuek edukitzea, Osasuna edo Hezkuntza publikoak duen bezalako sistema antzerako bat.
Horretarako, definizio zehatz bat behar du eta udalek eskaintzen duten gizarte zerbitzu oinarrizkoak izatea finantzazioa iraunkorra.
Gogoratu du gaur aurkeztutako testua ez dela PSE-EE-koa, Gobernuaren aurreproiektu bat baizik, horregatik zuzenketak aurkeztuko dituzte, "unibertsaltasuna eta berdintasuna hobetzeko", gizarte zerbitzuetako prestazioetan.
Zuzenketetan, aurreratu du, proposatuko dute aurreproiektuak ezartzen duen kopagoa gehienez izatea %75-a, zerbitzuaren kosteaz errenta altuenentzako eta bertatik baztertzea ohiko etxebizitza.
Zabaletak amaitu du esanez legeak "erresolbitu behar duela historikoki dagoen desoreka territorialarekin", gizarte zerbitzuetan duena Euskadi mailan.