PSE-EE-k ez du usten "beharrezkoa" denik AHT-ren aldeko martxa bat, "behar duen gizarte eta politikaren berme nahikoa duelako"
Aresek dio oraindik ez duela formalki PP alderdiaren eskaera jaso.
Modu positiboan baloratzen du gaur Lehendakariak egindako bisita Euskal "Y-ren" obrei.
Hirukoa osatzen duten kide guztiei eskatzen die proiektu honi euren bermea eskeintzea.
BILBO
PSE-EE-ko Exekutibako koordinatzaileak, Rodolfo Ares, gaur baieztatu du ez duela uste beharrezkoa denik agerraldi bat egitea abiadura handiko trenaren ibilbidea bermatzeko, euskal PP-ko lehendakariak, Antonio Basagoiti, proposatu duen moduan.
Aresek zehaztu du, Radio Euskadin egindako elkarrizketa baten, sozialistak ez dutela jaso bilera eskakizunik, Basagoitiren aldetik, gai honi buruz mintzatzeko, baina azpimarratu du abiadura handiko trenak, euskal "Y" bezala ezaguna dena baduela "berme" garrantzitsu bat, bai gizartean, bai politika arloan ere.
Zuzendari sozialistak gehitu du, momentu honetan eta ETA-ren mehatxuarekin azpiegitura honekiko, "adostasuna isladatzen jarraitu behar da, bai enpresei, bai obra honetan parte hartzen duten langileei ere".
"BISITA EGOKIA"
Geroago, eta prentsa ohar baten bidez, Aresek bere poza adierazi du bisitagatik, "azkenik" Lehendakariak, Juan José Ibarretxe egin duena euskal "Y"-ko obrei. Hala ere, azpimarratu du bisita hau "denbora atzerapen askorekin egin du", baina hala ere esan du "hobe hola, inoiz baino". "Nahiz eta atzerapenarekin -esan du- oso egokia da".
Gogoratu ondoren, orain dela bi aste arte eta "nahiz eta denok ezagutu" Eusko Jaurlaritzak “zalantzan ezarri zuen” Abiadura Handiko Trena, ETA-ren abiapuntuan zegoela, zuzendari sozialistak nahi du "berme guztia ematea" obrak aurrera eramaten ari diren enpresari eta langileei. Zentzu honetan, azpimarratu du egiten ari den lana, “etengabeko elkarlana egiten ari direnak”, bai Ministerioak, bai Herrizaingoko Sailak bere segurtasuna bermatzeko.
Euskal Sozialisten bozeramaileak AHT-ren proiektua aurkeztu du, bere osotasunean administrazio zentralak ordaintzen duena eta Espainia eta Euskal Gobernuek elkarrekin gauzatzen dutena. Hau, “exenplu ona da” ulertzeko “herri honetan nola egin behar diren gauzak”, “adosmena eta hitzarmenaren bidez eta erakundeen arteko elkarlanarekin eta ez aurkakotasuna eta biktimismoaren bidetik”.
“Pozten gara Lehendakaria azkenik AHT-ren obretara joan izanagatik”, esan du PSE-EE-ko zuzendariak, Juan José Ibarretxe eta Sustapeneko Ministerioko Erakundeen Harreman Arteko Zuzendari Orokorrarekin egin zuenari buruz, María Teresa Rodríguez de Barahona, gaur goizean egindakoa, Ordizia eta Itsasondo artean egiten ari diren laneetara, "Y"-ko Gipuzkoako ibilbidean.
HIRUKOAN, DESADOSTASUNAK
Dena dela, zuzendari sozialistak zehaztu du, "Y"-ko proiektua dela argibiderik onenetarikoa ikusteko “hirukoan dauden desadostasunak gai ugarietan”. “Gustatuko litzaiguke ere, Gobernuko kide batek, oraindik proiektu honen kontran dagoena bere bermea ematea”, Rodolfo Aresek gehitu du, Javier Madrazo Sailburuari buruz.
Zentzu honetan, Euskal Sozialisten bozeramaileak azpimarratu du euskal "Y"-ren izaera "estrategikoa", "Euskadin ez da inoiz egin halako obra garrantzitsua", hala izendatu du. AHT-ak, adierazi du, “herria artikulatzeko balioko du eta lurraldeak komunikatzeko eta baita Espainia eta Europarekin ere, abiadura eta egonkortasun osoz”.
Aresek gogoratu du, nahiz eta ETA-ren mehatxuaz eta erradikaleena obrari, AHT-ak du “politika eta gizarte gehiengoaren bermea herri honetan”, Eusko Legebiltzarrean maiz argi geratu den moduan.
ETAren azken komunikatuaren ondoren, talde terroristak proiektua berriz ere mehatxatzen zuen, zuzendari sozialistak esan du “denak gure bermea eman behar diegu obrak aurrera eramaten ari diren enpresari eta langileei eta behar diren segurtasun neurri guztiak hartu euren segurtasuna bermatzeko. Horretarako, Herrizaingoko Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingoko Sailak elkarlanean daude eta ahaleginak bilduz”.