Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE-k, gizarte elkarrizketa eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari, Euskal Sanitate Publikoak duen arazoei aurre egiteko

Isabel Celaá: “Euskal gizarteak duen osasunerako eskubidea bermatzea da lehentasuna”

  KOMUNIKATUA

  Isabel Celaá, Gizarte eta Arloko Idazkariak PSE-EE-ko (PSOE) Exekutiban, eskatu dio “gizarte elkarrizketa” Eusko Jaurlaritzari, dagoen osasun konfliktoaren ondorioz, Euskal Sanitate Publikoa kolapsatu dezakeelako, hurrengo urtarrila 29-an eta martxoko 6-an.  


  “Beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Saileko arduradunek esertzea dagoeneko sindikatuetako ordezkariekin adostasun bat lortzeko, lehentasuna delako eta gauza guztien gainetik bermatu behar dena da euskal herritarrek duten osasunerako eskubidea”.

  Gizarte Politikako sozialisten arduradunak gogoratu du, Euskal Osasuneko Zerbitzuaren egoera “sostengaezina da dagoeneko”.

  “Azkenengo egunetan ikusi dugu ospitaleetako larrialdiak geldiarazi direla, gripe eta gastroenteritisko kasuak gehitu direlako, eta nola erabiltzaileek itxaron behar izan dute, batzutan 43 ordu atendituak izateko edo nola, askok eta askok, pasiloetan itxaron behar izan dute boxe librerik ez direlako egon larrialdiko guneetan”.

  “Argi dago, Euskal Osasun Publiko Sistemaren kalitatea murrizten ari dela, bere erakundeetako arduradunen geldotasunaren aurrean”. “Ez dago soilik ohien edo ospitale eskasia, osasun zentroak ere gainezka daude”.

  Zentzu honetan, Isabel Celaák erreklamatu du “Lehen mailako Asistentziak berreskuratzea iraganean edukitako papela eta hala bide bat izatea arintzeko ospitaleko arreta behar dutenek, baina ezin da egin gizarte elkarrizketarik ez badago, Gobernuak ez ditu ahaleginik egiten”. “Lidergo falta ikusi dugu gizarte elkarrizketa faboratzeko orduan, enpresari eta sindikatuen artean, eta orain ikusten degu ere Osakidetzak duen arazoaren aurrean”.

Sozialista buruarentzat, “onartezina da “dekretazoa” bide bakarra izatea sindikatuen ordezkariek salatu dituzten arazo larriei erantzuna emateko, %90 langileak ordezkatzen bait dituzte”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak