Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE-k, Gobernuari galdetzen dio zergatik ez duen igorri oraindik Legebiltzarrera Euskadiko Udal Legea

Euskal Sozialistak salatzen dute, Eusko Jaurlaritzak bederatzi urte daramala bete gabe, behin eta berriz, Legebiltzarreko aginduak, Lege Proiektu hau igortzeko

   BILBO


   Sozialisten Taldeak interpelazio bat aurkeztu dio, Eusko Jaurlaritzako lehendakari ordeari, Idoia Zenarrutzabeitia, Exekutiboaren asmoei buruz azalpenak emateko, Euskadiko Udal Lege proiektua onartua izatekoari buruz eta adierazteko "zein arrazoi egon diren, duela urte erdi  udal eta foru hauteskundeak ospatu zirenetik eta oraindik proiektu hau igorri gabe dago Legebiltzarrera".

   Iniziatiban, sozialistek gogoratzen dute euren taldeak orain dela denbora asko planteatu dituela iniziatiba ugari, Euskadik Udal Lege bat edukitzeko "bere konpetentziak erregulatzen duena eta Udaletxeen finantziazioa, hala, behar dituzten gaitasun politikoa eta errekurtsoak ematen zaie modu egokian aintzat hartzeko bere herritarrek behar dituzten prestazioak eta zerbitzuak".

   Aldi berean, adierazten du, nahiz eta alderdi politiko guztiak, legebiltzarrean ordezkaritza dutenek, eta Eusko Jaurlaritzak baita, esan dute Udal Legea "beharrezkoa eta premiazkoa" dena, hala ere, Eusko Jaurlaritzak "atzeratzen joan da Ganbara honetara igortzeko Lege Proiektu hau, hala, bere konpromisuak ez ditu betetzen eta ezta ganbarak egindako aginduak ere".

   Zentzu honetan, PSE-EE-k gogoratzen du "EAJ eta EA-k sinatutako Gobernu Hitzarmenan, 1998-an, bi alderdiek zioten Udal Legea geroraezina eta premiazkoa zela", oraingo legealdian egindako koalizio adosmenean, EAJ, EA eta Ezker Batuarengandik bildu egiten da, berriro ere, konpromezu hau, "baina bete gabe jarduten du". 

   Bestalde, salatzen dute Eusko Jaurlaritzak "ez duela bete ere, duela bederatzi urtetik, Eusko Legebiltzarrak egin dion aginduak, honen ondorioz, Exekutiboa behartuta zegoen Lege Proiektu hau aurkezteko" eta azpimarratzen du, azkenengo legebiltzarreko agindua kontutan izanda, proiektu hau "aurkeztua egon behar zen aurreko urtea amaitu aurretik eta ez zen egin", horregatik, aurreko apirilak 23-an, Talde Sozialistak aurkeztu zuen Euskadiko Udal Legea, aurreko ekainak 8-an eztabaidatua izan zena Eusko Legebiltzarrean, baina azkenik ez zen onartua izan. 

   PSE-EE-k adierazten du orduan eman zen arrazoi bat sozialisten Lege proposamenaren aurka egoteko, Gobernuaren aldetik eta sostengatzen duten alderdien aldetik izan zen, Gobernuak bazuela Udal Legearen aurreproiektu bat eta itxoitzen zegoela Eudelek bere jarrera igortzea testu honi buruz, "horregatik itxaron behar zen udal eta foru hauteskundeak izatera, honela, udaletxe berriak sortuta egotean, Eudelek bere oharpenak eman zezakeen".

   Hala ere, sozialistak diote "urte erdi igaro da udal eta foru hauteskundeak izan direnetik, eta Gobernuak ez du igorri Ganbara honetara Lege Proiektua, eta isilune hau ez da inola justifikatu".

   Guzti horregatik, bere iniziatiban, Sozialisten Taldeak galdetzen du, "zein asmo ditu Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Udal Legea onartua izan dedin" eta "zeintzuk dira arrazoiak, urte erdi ondoren, udal eta foru hauteskundeak ospatu zirenetik, Eusko Legebiltzarrera oraindik igorria ez egoteko proiektu hau".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak