PSE-EE-k, Guardia Zibila eta Polizia Frantsesa zoriontzen ditu Frantzian egondako atxilopenengatik
"Argi eta garbi baieztatzen du, Gobernuak duen nahia ETA-ri aurre egiteko, Zuzenbidezko Estatuak dituen tresna guztiak erabilita"
KOMUNIKATUA
Euskal Sozialisten Antolamenduko Idazkaria eta Bozeramaileak, Rodolfo Ares zoriondu da Frantzian egon diren atxilopen berriengatik. “Atxilopen berri hauek –Rodolfo Aresek dio- baieztatzen dute Estatuko Segurtasun Indarrak eta Kidegoak duten efikazia eta profesionaltasuna, beti lanean terrorismoaren kontra dabiltzanak, terroristak atxilotzeko eta justiziaren aurrean aurkezteko”.
“Atxilopen hauek –Aresek jarraitu zuen-, eta beste asko orain dela gutxi egon direnak, argi eta garbi azaltzen dute, gobernu sozialistak duen nahia ETA-ren aurka borrokatzeko, horretarako Zuzenbidezko Estatuak duen tresna guztiak erabiltzen ditu eta gainera nazioarteko laguntza du.”
“Horregatik gaur –Euskal Sozialisten bozeramaileak jarraitu zuen-, egun ona litzateke Alderdi Popularrak, zalantzan ezarri duena Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen efikazia eta profesionaltasuna, eritziz aldatzeko eta honela onartu, hauek egiten duten lana eta euren efikazia ETA-ri aurre egiteko”.
“Euskal sozialistak ziur gaude, – Rodolfo Aresek gehitu zuen-, Zuzenbidezko Estatuak zorrotza izango dela terroristekin eta babestu eta defendatu egiten dituztenekin”. “Demokrata guztiek aurrera jo behar dugu –amaitu zuen-, ez bakarrik Gobernuaren ondoan egoten eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekin, ETA-ren aurka egiten duten lanean, gainera isladatu behar dugu gure gaitzespen, turruta eta mespretxua, biolentzia erabili, babestu edo justifikatu egiten dutenekin”.