Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE-k herritarrei sinadurak biltzeko kanpainara ez atxikitzeko eskatu die

"Ezinbestekoa da Euskadin ETA eta bere inguruarentzako zero tolerantzia giroa sortzea"

KOMUNIKATUA PSE-EEKO bozeramaileak Arrasateko Udaletxean, Francisco García Raya, bizilagunei eskatu die “ukatzea eta ez sinatzea” ETAko presoen aldeko kanpainara, atez ate egingo dena, Arrasaten, “San Andres auzora helduko ere, bertan Isaías Carrascoren familia bizi da, ETAgatik erahila orain dela urte bete”. Eskaera hau, sozialisten bozeramaileak egin du arrasatearren kexak entzun ondoren, kanpainia hau “mehatxu”bat bezala somatzen dute. García Raya ziur dago “ETAren amaiera izango da euren ekintza bermatzen dutenek atzea ematen diotenean, baina baita gizarteak altxatzen denean eta beldurra baztertzen duenean. Guk ez dugu heroiak nahi, baina beharrezkoa da Euskadin, ETArekiko eta bere inguruarekiko tolerentzia zeroko giroa sortzea, eta biktimak gizartearen bermea nabarmentzea eta terroristei argi adierazi bonbak edo tiro bat garondoan ematearen kontran daudela”. Adierazi du “biktimen familiek iraganean indeferentzia jasan dute, gizarte zati batena; orain dela urte batzuk ere, famili hoiek bere giza inguruaren mespretxua jasan zuten ere. Gaur, zorionez, euskal gizartearen konzientziatze ardura biolentziaren kontra oso positiboki eboluzionatu du, baina beharrezkoa da oraindik benetako konpromezu bat biolentzia terrorista jasatzen dutenekin; konpromezu hau bilduta egon behar da pakea lortzeko helburuarekin”. “Inoiz baino preso gehiago dituzte eta gizarteko mespretxu handiena, ETAk jakin badaki bere ekintzekin mina sor dezakeela euskal gizartean, baina, aldi berean, dakite ez dutela inungo helburu politikorik lortuko. ETAk herri honi egin diozaiokeen fabore handiena bere armak entregatzea eta desagertzea da”, esan du. Gainera ziurtatu du, “ETAri aurre egiteko, bere biolentziari eta bere inguruari, -kobertura politikoa ematen diotenak- gaitasuna eta estrategiarekin batera, funtsezkoa dena da borondatea edukitzea terrorismoarekin amaitzeko. Eta guk, Arrasateko sozialistak, zintzotasun morala, jasankortasuna, pazientzia eta borrokan jaraitzeko borondatea dugu eta hala, askatasuna irabazi eta demokratzia osoa euskal herritarrentzako”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak