PSE-EE-k kritikatu egin du EITB-k zer nolako informazio-estaldura eman dion Ondarroan egindako Urtza Alkorta ETAko laguntzailearen atxiloketari
PSE-EEren ustez, EITBko komunikabideek Urtza Akortaren Ondarroako atxiloketari emandako estaldura —epai irmo baten ETAri laguntzeagatik kondenatu zuten— “ez dator bat entitate publiko bati exijitu behar zaizkion objektibotasun, egiazkotasun eta inpartzialtasun irizpideekin eta Euskal Irrati Telebistaren jarduera zuzentzen dituzten arauetan jasotako printzipio etiko eta profesional batzuk urratu ditu".
“Egitate horretaz hitz egiten duten eremuetan nabaria izan da atxilotua herritar arrunta moduan aurkeztu dutela, eta ahaztu egin dute edo beste maila batean jarri dute bost urteko atxiloketa zigorra duela zenbait atentatu egin dituen ETAko komando bati laguntzeagatik". PSEren ustez, “alde batean utzi da epailearen eskaera izan dela eta, aldiz gertatutakoa Ertzaintzaren eta herritar baketsu batzuen arteko istilu moduan azaldu dute; gainera, kritikarik gabe onartu dira Batasunaren eremukoek protestan erabilitako hitzak”.
Halaber, “ETAko kolaboratzailearen atxiloketa oztopatu duten gizarte eta politika eremukoei ahotsa emateko orduan, joera argia erakutsi da. Joera hori zalantzagarria litzateke beste komunikabide batean, baina zalantzagarriagoa da entitate publiko batean, bizikidetzaren baloreak sustatzea eta horien aurkako adierazpenak deslegitimatzea baitu helburu" (EITB Entitatea Sortzeko Legearen 3. eta 4. artikuluak).
EITBk halako irristaketak zuzenduko dituela espero du PSEk, baita informazio-esparruek komunikabide publiko izateagatik derrigorrez dituzten irizpide profesional eta etikoen arabera lan egingo dutela ere, bizikidetza demokratikoekiko, tolerantziarekiko eta aniztasunarekiko konpromisoa baitute.






