PSE-EE-k Legebiltzarraren konpromisoa lortzen du Cantarrana ikastetxea handiagotzeko, Muskizen
Sozialisten proposamenak baimenduko du Eusko Jaurlaritzari epea ezartzeko eskola publiko honetan instalazio berriak egiteko.
BILBO
PSE-EE-k gaur Eusko Legebiltzarraren hitza lortu du, Pedro Cantarrana ikastetxea handiagotzeko Muskizen,Bizkaiko herrian kokatua dago eta, gaur goizean Eusko Ganbaran egon den eztabaidaren ondoren.
Isabel Cela, parlamentari kide sozialistak bere poza isladatu du batzordeak bere Legez Besteko proposamena onartu duelako, Euskal Talde Sozialistak aurkeztu ondoren ikastetxe honen handiagotzea lortzeko.
Beretzat, beharrezko zen irtenbide bat topatzea, matrikulazioak asko gehitu dielako azken denboradan, eta honela, ikasleei zerbitzu hobeagoak eskeiniko dizkiete eta aldi berean, bere beharrei aurre egingo zaie modu egokian.
Sozialisten proposamena, Talde Popularraren eta Aralarren botuak izan duena, baimenduko du Eusko Jaurlaritzari epea ezartzeko eskola publiko honetan egingo diren instalazioei buruz.