PSE-EE-k lehendakari ordearen premiazko agerraldia eskatzen du, Dirubideen Euskal Kontseiluarekin edukitako bileraz informatzeko
Ekarkinen Lege berria ondasunen eskualdaketa erregulatzen du, aldundietatik Eusko Jaurlaritzara
GASTEIZ
Miguel Buen, legebiltzar kideak gaur eskatu du, Idoia Zenarruzabeitiaren, lehendakari ordea eta Ogasun Sailburuaren "premiazko agerraldia", atzo Dirubideen Euskal Kontseiluarekin edukitako bilera azaltzeko. Bertan, adostu bait zen, Arabako Aldundiaren abstentzioarekin, Ekarkinen Lege berria (2007-2011) eperako, testu honek aldundietatik Eusko Jaurlaritzara egiten diren ondasunen eskualdaketak erregulatzen ditu.
PSE-EE-k azaldu du lehendakari ordearen agerraldia eskatu dela Euskal Legebiltzarreko, Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontuen Batzordean, "Kontseiluarekin edukitako bilera azaltzeko, bertan Ekarkinen Lege berriaren oinarriak adostu bait dira" eta "finantza fluxuak erregulatzen ditu euskal administrazioen artean, hurrengo bost urteetarako".
Azkenik, PSE-EE-k premiazko eskaera azaltzen du esanik iniziatiba hau duen "garrantziagatik" dela.