Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE-k, Lehendakariari eta bere kideei eskatzen die euskal erakundeen ospe ona ez kentzea

Estrasburgora joateko erabakia beste kapitulu bat dela hirukoaren estrategian, biktimak moduan agertzeko

   KOMUNIKATUA

   Hiruko Gobernuak bereganatu duen erabakia, Estrasburgoko Auzitegira indibidualki igortea Estatu Espainola demandatzeko da, Euskal Sozialistendako, burugabekari bat eta Kontsulta Legearen iniziatibaren porrota isladatzen du, ez bait du biderik, ez politika arloan, ez legaltasunean ere. 

   Erabaki hau hartu dute Auzitegi Konstituzionalaren erabakia jakin aurretik, honek argi eta garbi erakusten du Ibarretxe eta bere kideek hasieratik jakin zekitela planteatzen zuten kontsulta, eta Eusko Legebiltzarrean aurrera atera zutena EHAK-ren aldeko botu lotsagarria edukirik, ez duela lekurik gure ordenamendu juridikoan. 

   Hala ere, iniziatibarekin aurrera jo zuten eta hala aurkakotasuna bilatu eta biktimak bezala aurkeztu. Abuztuan, Madrilera joan ziren Auzitegi Konstituzionalaren aurrera argazki bat egiteko eta orain jakinarazten digute beste bat egingo direla Estrasburgoko Auzitegiaren aurrean. Bi irudiak gidoi baten parte dira baina aktoreen larjotzeak dena hondatzen du. 


   Euskadiko Alderdi Sozialistatik berriro ere eskatzen diogu Ibarretxeri euskal gizarteari jaramon egitea, hizketa eta adosmenak nahi ditu elkarbizitzarako eta edukitzea beharrezko ardura bere lana aurrera eramateko. Zentzugabekeria bat da Lehendakari batek, Estatuko ordezkari nagusiena erkidegoan, Estatu bera demandatzea auzitegi internazional baten aurrean. 

   Ziur gaude Europako erakundeek ez dutela babestuko hau bezalako zentzugabeko iniziatiba, bere estrategia guztia da Ibarretxe eta bere kideek biktimak bezala agertzea, hauteskunde asmoak buruan dutelarik. 

   Euskal Sozialistak, Ibarretxe eta bere Gobernuako kideei eskatzen diegu zuzentzea, euren karguen ardura aurrera eramatea eta ez jarraitzea gure autogobernuko erakunde hain garrantzitsu baten izen ona galtzen, Eusko Jaurlaritza hain zuzen ere. 


   Sozialistak ulertzen dugu, dena dela, bakarkako iniziatiba bat izatean dauden gastu guztiak bertan parte hartzen duten pertsonek ordainduko dituztela eta ez zergadunak, ordea. 
 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak