Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE-k “lurzoru etikoari” buruzko eskakizuna mantentzen du Bakearen eta Bizikidetzaren Ponentziaren lanekin jarraitu ahal izateko

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak dio Bake eta Bizikidetzaren Ponentziaren lanen oinarria “lur etikoari” buruzko exijentzia izan behar dela. Pasa den legegintzaldian landu zuten kontzeptu hori eta Osoko Bilkurak martxoan berretsi zuen.  Hori dela-eta, ponentziako “gehiengoak" hori ulertu duela nabarmendu du, baina kexatu da aho batez lortu ez dutelako.

Legebiltzarkide eta aipatutako ponentziako bozeramaile ordezkariak, Rodolfo Aresek, adierazi du azken bilera horretan ikusi dutela oraindik EH Bilduk desadostasunak dituela “lur etikoari” dagokionez.  Lur horrek, besteak beste, ondoko eskakizunak jaso ditu: ETA desegin behar dela garai berria finkatzeko,  terrorismoa deslegitimatzeko oinarrizko tresna memoria dela eta gazteek gain hartu behar dutela ezin dela indarkeria-metodoren bidez gatazkarik ebatzi.

EH Bilduk ez du legebiltzar-akordio hau bere osotasunean onartu eta, Aresen ustez, “hori ez da hasteko modurik egokiena”, baina garrantzitsuena ondokoa da: foro parlamentario honek, gehiengoaren bidez bada ere, agiri horretan bildutako balioen inguruko lanekin jarraituko duela.

Legegintzaldi honetako lan arrunteko hasierako asteetan Bake eta Bizikidetzarako ponentzia osatu zen, sozialisten ekimenez, eta helburua, Patxi Lopezen agintaldian gai horren inguruan lortutako adostasunen bidearekin jarraitzea zen.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak