Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE-k, "neurritsua eta errealista" dela uste du eta pluraltasuna eta herrien aniztasunaren alde egin duen apostua azpimarratu nahi du

Gazteriari buruzko erreferentziak "zuzenak" izan direla esan du, etxebizitzari buruz egin behar den politakari buruz eta hirigintza garapena interes orokorraren alde egon behar dela eta baita terrorismoko biktimengatik arduratu izateagatik.

BILBO

   PSE-EE-ko exekutibaren bozeramaileak, Rodolfo Ares, gaur esan du, Juan Carlos Erregeak eginiko mezua "neurritsua eta errealista" izan dela eta bere aldetik eginiko apostua pluraltasuna eta Espainiako autonomi erkidegoen eta herrien aniztasunari buruzkoa, azpimarratu du. "Balore eta gizarte politikarekiko alde egin du, baita inguruarekiko errespetuaz, gizarte eskubideei buruz eta aurrerantzako politikei buruz, sozialistak elkartzen ditugunak ere", gehitu zuen. 

   Bilbon egindako prentsaurre baten, Aresek azpimarratu zuen Erregeak egindako deia, politika mailan "barealdia" lortzeko eta beharrezkoa dugula "elkarri, legea eta joku legeak errespetatuz, terrorismoari aurre egitea behin betiko amaiera izateko". 

   Erregeak, herriko garapenari buruzko erreferentziak eta giza politiken zerbitzuak eta azpiegituren hobekuntzak"garrantzitsuak" zirela azpimarratu zuen, "bereziki Menpekotasun Legeari deritzona, hau bait da funtsezko instrumento bat beharrak dituzten pertsonak aintzat hartzeko, hauek bait dira, bakarrik, aurrera jo ezin dutenak". 

   Aldi berean, Erregeak gazteriari buruzko eginiko erreferentziak "egokiak" zirela esan zuen, etxebizitzako arazoari buruz egin behar diren politikak eta beharrezkoa dela hirigintza garapena interes orokorraren menpe egotea eta baita terrorismoko biktimengatik duen ardura ere. "Inmigrazioari buruzko azalpena eta giza trafikoaren aurka eraso egin behar zena azpimarratu behar direla uste dugu ere", gehitu zuen. 

   Beretzat, mezua "argi eta garbi adierazten du Erregetzak gure herriak dituen aukeretan sinisten duela, herritarengan duena etorkizuna eraikitzeko, pluraltasuna eta Espainiako aniztasuna errespetatuz eta dugun ahalmena gure ongizatea hobetzeko". Horregatik, Erregearen mezua "neurritsua" izan dela uste du eta adierazten duela "oso zorrotza dela gure herrikoa gizarte errealitateari buruz eta herri moduan, etorkizunean ditugun aukerei buruz".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak