Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE-k, Sailburuari eskatzen dio adieraztea zein neurri hartu behar ditu "Osakidetzara lasaitasuna lan arloan bueltatzeko"

Blanca Roncalek dio "gero eta nabariagoa da Sailaren erabakiak gatazkakortasuna eragiten duela".

  VITORIA - GASTEIZ

   PSE-ko legebiltzar kideak, Blanca Roncal gaur erregistratu du agertzeko eskabide bat Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuari zuzendua, Gabriel Inclán, adierazteko Osasuneko Batzordean, Eusko Legebiltzarrean, zein "neurri hartu behar ditu Osakidetzara lasaitasuna lan arloan bueltatzeko".

   PSE-ko ordezkariak gogoratu zuen UGT, CC.OO., ELA, SATSE, LAB, ESK, UTESE eta SAE-k antolatutako mobilizazioetan, "lanean hobekuntzak eskatzeko eta euren gaitzespena aurkezteko inposatutako soldata igoerengandik, dekretoz onartuak, Inclán-ek zuzentzen duen Sailarengandik", nabarmendu behar da ospitale eta osasun zentro publiko guztietan egon behar diren 24 orduko bi grebak, horietako bat hurrengo urtarrilak 29-an, asteartean, izango da "hau da, gripe izurritearen erdian".

   "Komunika bideek berri eman dute, Euskal Osasun Zerbitzuetako arduradunek onartu dutela, grebako deialdia ustekabean harrapatu dituztela", Roncalek gehitu zuen "gero eta nabariago dago gaztakakortasuna, Osasun Sailaren aldibateko erabakien ondorioa dela".

   Guzti horregatik, PSE-k uste du beharrezkoa dela "Inclán jaunaren agertzea, premiazko eran, Batzordearen aurrean adierazteko zein neurri hartu behar ditu bere Sailak, Osakidetzako langileek eta Euskal Osasun Zerbitzuko erabiltzaileek gatazkakortasun ezako egoerara itzultzeko eta hala eduki Euskadik merezi duen osasun publikoa".

   Sozialistak amaitzen dute esanez premia justifikatzen dela "gizartean eragin dela ukaezinezko alarma gai honen inguruan", beraz ulertzen dute "agertzea hau beharrezkoa dela lehen bait lehen".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak