Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE-k salatzen du Eusko Jaurlaritzaren porrota eta ez betetzeak etxebizitzako politiketan

Jesús Loza: "Orain dela bi urte Lurzoruaren Legea onartua izan zena baina oraindik garatu gabe dago”.

   KOMUNIKATUA

   Talde Sozialistako legebiltzar kidea eta Etxebizitzako bozeramaileak, Jesús Loza, salatu du “Ibarretxeren Gobernuak, Etxebizitzako politiketan edukitako etengabeko porrota eta ezbetetzeak”. “82.000 euskaldun baino gehiago –Jesús Lozak adierazi du adibide gisa-, beharrezkoa dute eskuratzea euren lehenengo etxebizitza eta ia 64.000 etxez aldatzeko beharra dute; datu hauek argi uzten dute Etxebideko Planak dituen hutsuneak eta nire Taldeak salatu zituen bere egunean. Bestalde, urtero egin behar ziren 850 gizarte laguntzako etxebizitzak, Sailaren Planaren arabera, 2006 urtean 320-ra murriztu ziren eta 2007-an 590-ra”.

   “Baina, gainera -parlamentari sozialistak esan du ere-, Madrazo Sailburuak ez ditu bete funtsezko beste adosmen batzuk, Talde Sozialistarekin adostu zituenak, Etxebizitzako II. Plana eztabaidatu zenean: euren artean, hasitako babes ofizialeko etxebizitzen %50-ra akura eran izatea, baina gaur egun ordea, ez dira %25-ra heltzen; edo kudeaketa batzuk egitea, hasi behar zirenak 2007-ko irailean, Etxebizitzarako Hitzarmen bat lortzeko erakunde eta inplikatuak dauden arloekin, baina orain arte ez da ezer egin gai honetan.
 
“Guzti honi bateratu behar zaio -Jesús Lozak adierazten du- beste ez betetze bat, Gobernuak eta Talde Sozialistak adostutakoa, Gizarte Politikako Hitzarmen markuan: etxebizitzako osagarria eskubide subjektibo perfektu bat bezala, oinarrizko errenta hartzaileentzako”.

   Parlamentari sozialistak gogorarazi du “Lurzoruaren Legea orain dela bi urte onartua izan zela baina garatu gabe dagoela” eta “euskal araudiaren egokitzea Estatuko Lurzoruko Legera zain dagoela orain dela urte betetik hona”. “Ez gogoratzeko -Jesús Lozak amaitu du- Etxebizitzako Lege proiektuaz, albisterik ez dago honi buruz eta, aurreko ostiraleko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran agerian geratu zen moduen, Madrazo Sailburuak ez zuen erantzunik izan Talde Sozialistak egindako galdera bati, bere Sailak Proiektu honi buruz zuen asmoaz jakitzeko”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak