PSE-EE-k uste du "arrazoi nahikoak daudela baieztatzeko ez dena egon inongo ilegaltasunik"
"Justiziari diogun begirune guztiarekin berresaten dugu, Patxi López eta Rodolfo Aresek bere ardura politikoarekin bete dutela"
KOMUNIKATUA
Gaur, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaileak hartutako erabakiari buruz, Patxi López eta Rodolfo Aresen aurka zabaldu den ahozko epaiketaren berri emanez, irekita duten kausarengatik, 2006-ko uztailan ezker abertzaleko ordezkariekin biltzearren, PSE-EE alderdiko Batzorde Betearazleak honako hau dio:
- Epaileak egindako jakinarazpenaren ondoren, hamar eguneko epea dagoela bi buruzagi sozialisten defentsak euren defentsa-idazkiak egiteko.
- Hauek igorri ondoren, EAEJAN-ak ahozko epaiketarako data ezarriko du.
- Orduan, Patxi López eta Rodolfo Aresen defentsak planteatuko du kausa artxibatua izana, ezin delako epaitu salatuak daudenak bakarrik herri akusazio bategatik. Dena den, hauxe aurrera egingo ez balu, nahiko arrazoi daude baieztatzeko ez dela inolako deliturik egin eta absoluzio epai bat lortu.
- Berriro, eta justiziaren erabakiei begirune guztia edukirik berresaten dugu, bai gure Idazkari Orokorrak, bai gure Antolamenduko Idazkariak bere ardura politikoa bete dutela Euskadin bakea egoteko, beraz, betik defendatuko dugu euren ekintzen legaltasuna.