PSE-EE-k uste du hirukoak eta Aralarrek "euren ardura diluitu" nahi dutela eta helarazi Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurara
"Guztiz ulertezina da, Legebiltzarra ez da erabili behar eztabaidatzeko epaiak onartzen diren edo ez"
BILBO
PSE-EE-ko bozeramaileak legebiltzarrean, José Antonio Pastor, gaur adierazi du ez daudela ados EAJ, EA, EB eta Aralarrek aurkeztutako iniziatibarekin, Kamarako Osoko Bilkuran erabakitzeko EHAK, Ezker Abertzalea taldeko disolbatzeari buruz; honekin bilatu nahi dutena da Legebiltzarreko Mahaiak eta bere Lehendakariak, Izaskun Bilbao, ardura hau ez izatea.
Pastor-ek azaldu du, "badirudi" hirukoak eta Aralarrek "euren ardura diluitu nahi dutela eta hala, helarazi kolektibo batera, Legebiltzarreko Osoko Bilkura den moduan". Beraretzat, "guztiz ulergaitza da, bertan gai politikoak eztabaidatu behar direlako eta ez erabakitzeko epai bat onartzen den edo ez".
Zentzu honetan azpimarratu zuen "bereizgarria dela, erabaki behar duenak epaia onartzen den edo ez, taldearen disolbatzeari buruz izatea kaltetua den taldea ere, ustezko disolbatzea horri buruz", Ezker Abertzaleaz hori esan zuen.
"Hau epaia ez betetzeko era bat da, martxan ezarriz premiazko erreglamentuko eraldaketa, hau erabat erakargarria da guk urte asko bait daramagu erreglamentu eraldaketa hau eskatzen oraingo denboretara egokitzeko, baina ez dugu EAJ-rekin adosmenik lortu, baina orain erreglamentuaren eraldaketa martxan ezartzen da Kamara honek duen benetako izaera galbideratzeko, bertan bakarrik gai politikoetaz eztabaidatu behar da eta ", esan zuen.
Bide honetan gogorarazi zuen "botereen banaketa ezartzen du argi ta garbi organu bakoitzak dituen funtzioak". "Hau legegintzako organu bat da eta ez da bere betebehar bat eztabaidatzea edo ez, edota epaiei desmen egitea", zehaztu zuen.
Horregatik esan zuen ez zeudela bat "proposamen honekin". "Onartzen bada, aurkituko gara bozkatzeko gakoa, epai horren onarpenaren ondorioz, talde kalteatuak izango duela", azpimarratu zuen.
Azkenik ziurtatu zuen "ez dagoela aurreko kasurik, beste inongo Parlamentu baten, halako neurri bat hartu duena", adierazi zuen.