Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE kexatzen da BioCrucesen egiaztapena bi urte atzeratu delako Darponek ezarritako blokea dela-eta

Blanca Roncal legebiltzarkidea Euskal Legebiltzarrean (artxiboko argakia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Blanca Roncal legebiltzarkidea Euskal Legebiltzarrean (artxiboko argakia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Osasuneko bozeramailea, Blanca Roncal, pozik dago Biocrucesek egiaztapena lortu duelako osasun-ikerketa proiektua gauzatu ahal izateko, baina kexatzen da "bi urte galdu dituelako Darpon sailburuak tematu delako aurreko Gobernuak hasitako ekimenak blokeatzen, gobernu sozialistarena zelako soilik”; baina hori guztia bideratu ahal izan da sozialistek lortu izan dutelako 2013ko irailean izenpetutako akordioan eta ondorengo aurrekontu proiektuetan sartzen.

Roncalek gogoratu duenez, sailburuak hartutako lehendabiziko erabakietako bat Biocrucesen proiektu oso aurreratua geldiaraztea izan zen. Patxi Lopezen gobernuak diseinatu zuen aipatutako proiektua; izan ere, osasun-ikerketa eta –berrikuntza handinahia diseinatu zuen aipatutako gobernuak, “euskal herritarrentzako osasun-arretarako zerbitzuak modernizatzearren”; gainera, lortu zuen finantzaketa europar funtsekin eta lehentasunezko mailegu batzuekin bermatzen.

“Halako erabakiak direla-eta, geldiaraztearena, besteak beste, Euskadik atzera egin du I+G+bri dagokionez. Biocrucesen proiektua, osasuneko profesionalek eurek sustatuta sortutakoa eta bokazio publiko argia duena, geldiarazita, bi urte galdu dira eta atzera pausu bat eman da Euskadiko gobernuek gain hartutako ondoko konpromisoan: Euskal Autonomia Erkidegoa berrikuntzaren buruan kokatzea, kasu honetan, herritarrengan eragin zuzena duen esparru batean”, nabarmendu du.

Legebiltzarkide sozialistak azaldu duenez, “ikerketan ez dute anbizio handirik"; izan ere Osasun Sailak erabaki guztiak zuzendu behar izan ditu, baita Biocrucesi buruzkoa ere, aurreko zientzia batzordearen dimisioa osoko bilkuran arrazoitu behar izan du, hasieran gaiaren inguruan kofiazkotzat jotako pertsonak ordezkatu behar izan ditu, institutu kalifikatzaileak zalantzan jarritako beste proiektu bat bideratu behar izan du eta azkenean eraikin bat diseinatu behar izan du, aurrekoan diseinatutakoa baina garestiagoa “geldiarazteko aitzakia diru kontuak direla esan ondoren”.

Roncalen ustez, Biocrucesen lan egingo duten zientifikoek jakin izango dute, euren lanaren bidez, Darpon sailburuak ikerketari dagokionez galduarazitako denbora berreskuratzen, baita Euskadirako ekarri duen atzerapena errekuperatzen ere.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak