PSE-EE kexatzen da gobernuak denbora galdu duelako suhiltzaileen legea adostasunez arautzeko
Euskal Sozialistak Legebiltzar taldea kexatu da Eusko Jaurlaritzak “denbora galdu duelako” Suteen Prebentzio eta Itzaltzeko lege adostuaren arauketa egiteko orduan, “eta derrigorrez erretiratu behar izan du ikusi duelako Legebiltzarreko gehiengo handi batek itzultzeko eskatuko zuela hurrengo Osoko Bilkuran”.
Mikel Unzalu legebiltzarkideak gogoratu du sozialistek behin eta berriz eskatu dutela formulak bilatzeko, sindikatu guztien erreklamazioei eta eskaerak bermatzen dituzten sinadurei erantzunez, Jaurlaritzak proiektua garaiz erretira dezala eta suhiltzaileen arazoa ebatzi ahal izateko "proposatutako testuak azaltzen duen pribatizazioa eta behin-behinekotasuna alde batera utzita".
“Gobernua, legeak egiteari dagokionez gutxien egin duen gobernu izateaz gain, gainontzekoen argudioei arretarik ez egitean tematu da. Azken unean hiru lege-proiektu erretiratu dituen lehen gobernua da: Herri Administrazioena, eta Aurrekontuena, eta saiatu da mantentzen zenbait bideren bitartez gehiengoa ez zegoela ados azaldu arren", salatu du.
Unzaluk Gobernuari leporatu dio berriro gainontzekoekiko gaitsezpena erabili duela porrota mozorrotzen saiatzeko. “Lehen aurrekontuetan gauza bera egin zuen, gainontzekoek akordioak egiteko gai ez ginela esan baituen, eta ondoren egia ez zela ikusi zen. Herri administrazioenarekin berdin egin zuen, eta esan zuen osoko zuzenketak hauteskunde-interesengatik aurkeztu zirela, aldez aurretik testuaren aurka geundela adierazi arren. Eta orain berdin, baina sailburuak ez du aurpegia eman gaur gobernuak antolatutako prentsaurreko jendetsuan", azaldu du.
Legebiltzarkide sozialistak Jaurlaritzari eskatu dio berreskura dezala aurkezten dituen legeen aplikazioaren eragina jasaten duten sektoreekiko elkarrizketa, eta suteak itzaltzeko profesionalei azalpenak emateko, "itxaropena eman baitzien eta ondoren huts egin baitzien".