Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE kezkatuta dago Euskadin I+G inbertsioa erori delako

Javier Lasarte: “Patxi Lopezen etapan lortutako kokapena galdu da. EAJren Gobernuak lanean jarri behar du”

EAEn I+G gastuak % 4,1 murriztu zen 2013an
EAEn I+G gastuak % 4,1 murriztu zen 2013an

PSE-EEren ustez, oso kezkagarria da ikerketa eta garapeneko (I+G) inbertsioan iaz erregistratutako erorketa, horren ondorioz, Euskadi Europar Batasunaren batezbestekotik behera kokatu baita berriz ere.  “Atzerapen larria da, eta, batez ere, Administrazio Publikoak inbertsioan ahalegin txikiagoa egin duelako gertatu da”, esan du Alderdi Sozialistako Ekonomia eta Enpleguko idazkariak, Javier Lasartek.

2013an, Eustaten datuen arabera, ekarpen publikoak murriztu zirenez, Euskadin I+Gri zuzendutako baliabideak orain dela lau urteko mailetan kokatu ziren, lau urtez, Patxi Lopezen Gobernu sozialistan,alegia, hazten egon ondoren, “Ahalegin garrantzitsua izan zen, krisiaren unerik gogorrenetan egindakoa, baina uste genuen oinarrizko ikerketa eta produktuekiko berrikuntza oinarriz zela ekonomia lehiakorragoa izateko.  Bultzada publiko horri esker”, azpimarratu du Lasartek, “2011n Euskadin, historian lehendabiziko aldiz, EBko batezbestekotik gora kokatu zen oinarrizko sektore horri dagokionez, eta BPGren % 1,81 izatetik % 2,01 izatera pasatu zen”.

PSE-EEko Ekonomia eta Industriako idazkaria kezkatuta dago EAJren gobernuaren lehen urtean kokapen hori galdu dugulako; izan ere I+G inbertsioa BPGren % 2,06tik (2012. urtean) % 1,99ra (iaz) jaitsi da, eta Europar Batasuneko batezbestekoa 2,92 da. “Enpresek eskainitako baliabideak ere gutxiago badira ere, beherapenaren arrazoi nagusia sektore publikoaren inbertsioa txikiagoa izan dela da.  Eta hori kezkagarria da, Administrazioak lehentasunak ezarri behar dituelako eta sektore pribatuen gabeziak konpentsatu behar dituelako”.

Javier Lasartek “sustapen galera kritikatu du, lehiakidetzat nahi ditugun punta-puntako herrialdetatik urruntzen garelako, adibidez, Alemania (% 2,81) eta Suedia (% 3,21)”.   Hortaz, Alderdi Sozialistak erakundeetan lan egiten jarraituko duela iragarri du I+Grekiko laguntzari lehentasuna eman diezaioten "ezinbestekoa baita ekonomia moderno eta lehiakorra izateko”.

“Ikerketarik eta berrikuntza teknologikorik gabe ezin dugu beste punta-puntako enpresa batzuekin lan egin; Eusko Jaurlaritzak hasi behar du lanean eta diskurtsoetatik ekintzara igaro behar du”, gaineratu du Lasartek.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak