Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE: "Odolgaitzek euren bihurrikeriaz, Justiziaren aurrean erantzun beharko dute, inork ez dezala zalantzarik izan"

Rodolfo Aresek, ezker abertzaleko buruei eskatzen die euren jarduera jakinaraztea

BILBO

PSE-EE-ko buruzagiak, Rodolfo Ares, gaur gaitzestu du, euskal sozialisten izenean, Barakaldon izandako erasoa autobus baten kontra eta esan du "ez duela inork zalantzarik eduki behar" ekintza hauek egin edo lagundu egiten dietenei, "atxilotuak izango direna eta euren bihurrekeriei buruz Justiziaren aurrean erantzun beharko dutela".  

Aresek, Eferi egindako deklarazioetan, kaltetuekin solidarizatu da, "kale borrokako ekintza honegatik", "burubero batzuengatik" egina eta ezker abertzaleko buruei euren jarduera jakinaraztea eskatu die. 

Zehazki, "abertzale erradikaleen" buruzagiei eta ANV-ko hautatuei esan zien "izugarrizko aukera dutela esateko ez dutela ekintza hauek onartzen, biolentziatik urrundu eta kondenatu egiten dituztela, bestela baieztatuko dute, berriro ere biolentzia terrorista lagundu eta justifikatzen dutela".

Beretzat, ekintza biolentoen egileek "fantikoak dira eta euskal gizartean suntsiketa eta mina baino besterik ez dute ereiten" eta horren aurrean, "demokratak egin behar duguna da ahalik eta bilduago egotea, eta herritar onak euren gaitzespena eta arbuioa adierazi, bihurrikeri hauek egin, lagundu eta justifikatu egiten dituztenei".
 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak