PSE-EE pozik dago Euskadin ezingo delako fracking erabili ingurumenerako eta herritarrentzat seguru izango den lege bati esker
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak pozik dago fracking teknikari buruzko gizarte-eztabaida amaitu delako asteartea, segurtasun juridiko, ingurumen-segurtasun eta pertsonekiko segurtasun osoa ez badago teknika ezingo dela erabili xedatu duen legeari esker
Natalia Rojo legebiltzarkideak gogoratu du herri-ekimen legegilea egin zela fracking teknika berariaz debekatzeko; sozialistak ez zeuden horren alde, “debekuak epaitegietara eramango gaituelako”, eta praktikan, sustatzaileek nahi dutena baliogabetuko zuen.
Hori dela eta, bide juridiko segurua bilatzearen alde egin zuen, eta legea sustatu duenak ere onartu egin dute aipatutako bidea, sustatzaileen eta taldeen arteko lanari esker. “Agian ez da guk nahiko genukeen legea, baina adostu dugun onena izan da.
Bi jarrera ezberdin genituen, eta emaitzak erakusten du garrantzitsua dela ezberdinen artean akordioak lortzea”, nabarmendu Rojok. Horrez gain, sozialistek lege-testua lortzeko ahalegin handia egin dutela azpimarratu du, berezko eskumenak errespetatuko dituen eta ingurumenari eta herritarri segurtasuna emango dion testua, alegia.