Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE pozik dago “osasun sailak euskal ospitaleetan iktus gelak egotea erabaki duelako"

Blanca Roncal: "Hala ere, susmagarria da Gobernua osatzen duten alderdiek gaitzetsi zutena Osasun Sailak orain aintzat hartzea Eusko Legebiltzarrean"

KOMUNIKATUA Parlamentari kidea eta Talde Sozialistaren bozeramaileak Osasun arloan, Blanca Roncal, adierazi du “asetasuna, Osasun Sailak errektifikatu duelako eta orain aintzat hartzen du iktusko gelak sortzea euskal ospitaleetan, guk proposatu genuen bezala, nahiz eta emaitzik ez lortu orduen”. Blanca Roncalek gogoratu du “susmagarria da Osasun Sailak orain aintzat hartzea, Gobernua osatzen duten alderdiek gaitzestu zutena Eusko Legebiltzarrean, Talde Sozialistak eta Popularrak aurkeztu genuenean, zuzenketa transakzional baten bidez, Iktusko Gelak sortzeko, “Cruces”, “Basurto” eta “Galdakao”-ko Ospitaleetan (Bizkaian), Donostia (Gipuzkoan) eta “Txagorritxu”n (Araban)”. “Kasualitateak nahi izan du –parlamentari sozialistak dio- proposamena bihar bozkatu izan dadin berriro ere, Osasuneko legebiltzarreko Batzordean, aurreko ekainak 23an edukitako berdinketaren ondorioz, eztabaidatu zenean. Beraz, espero dugu, orain, hirukoaren ordezkariek koherenteak izatea euren Gobernuak hartzen dituen erabakiekin eta gure iniziatibaren alde bozkatzea, bestela, ulergaitza izango litzake euren gaitzespena”. “Berrio ere, beste hainbat okasioetan bezala -Blanca Roncalek ziurtatu du-, argi geratu da Gobernu honek, eta zehazki, Osasuneko Sailak, erabaki zuzenak hartzen ditu errektifikatzen duenean. Eta sozialistak pozten gera, oposizio zuzen baten bidez, euskal gizartea benefiziatu delako. Orain, uste dugu, sortzeko erabakia hartuz gero, adierazitako iktus gelak martxan egotea lehen bait lehen”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak