Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk 190 zuzenketa aurkeztu ditu enpleguaren, gizarte-politiken eta ikerketaren alde egitearren

Bikoiztu egin da energia-pobreziarako zenbatekoa, AES eta kontziliaziorako partidak handitu dira eta zenbait baliabide bideratuko dira onkologiakoentzat eta Hepatitis C dutenentzat

Susana Corcuera eta José Antonio Pastor, artxiboko argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Susana Corcuera eta José Antonio Pastor, artxiboko argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Aurrekontuei 190 zuzenketa aurkeztu dizkiegu Euskal Sozialistok enpleguaren, gizarte-politiken eta ikerketaren alde egitearren

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak 190 zuzenketa aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontu Proiektuari. Zenbait gizarte-eragilerekin landu ditu zuzenketak, eta enplegurako, ikerketa eta teknologia sustatzeko, hezkuntza publikoaren alde egiteko, Hepatitis C eta onkologiako gaixoentzako eta, aurten ere, argia eta gasaren fakturak ordaindu ezin dutenentzako partidak indartzea dute helburu.  Halaber, fracking proiektuetan ez dela beste euro bat ere gastatuko argitu da.

Gobernuan den taldeak zuzenketa sozialisten alde egingo du, eta beste 35 milioi gehiago izango dira 2013tik PSE-EEk proposatutako politiketan 1.700 milioiko inpaktua izan duen proiekturako; politika horiek zerikusia dute euskal ongizate sistemaren prestazioekin, behar gehiago dituztenei zenbait laguntzaren bitartez gizarte-babesa bermatzearekin eta Etxebizitzaren Legearen garapenarekin, epe luzeko langabetuentzako eta gazteentzako berariazko programen bitartez trebakuntza eta enplegua saritzearekin, gure enpresak nazioartekotzearekin eta familia eta kontziliazioari laguntzearekin.

Hortaz, enpleguari dagokionez, eskualdeko enplegu planetarako milioi bat euro gehiago ematea proposatu dute, eta beste milioi erdia Araban laguntza handiena behar duten eremuetan enplegua sortzen laguntzeko programa berezi bat egiteko; lotura berezia izango du kuadrillen eta udalerrien tokiko garapenarekin. Orain dela bi aste aho batez onetsitako parlamentu-agindua beteko da modu horretan.

Horrez gain, eraikuntza iraunkorraren eremuan epe luzeko langabetuak lan-merkatuan sartzeko eta hobetzeko berriz trebatzeko programarako (irisgarritasuna, ingurumen- eta gizarte-iraunkortasuna) beste 700.000 euro (iaz emandakoaren % 40 gehiago). Horri esker, eraikuntzan diren epe luzeko langabetuak erreskatatu nahi dira. Gainera, 500.000 euro gehituko dira 45 urtetiko gorakoentzako enplegu-programa bat egiteko.  Zenbait udalerritan ekintzailetzarako eta azpiegitura jakinetarako programak ere sustatuko dira, eta horretarako ia 8 milioi euro izango dira. Horri esker, zenbait enplegu sortuko dira, enplegua lortzeko aukera hobetuko da eta herrietan berrikuntza eta teknologia berriak sustatuko dira.

Sindikatuen eskaerei erantzutearren, PSE-EEren proposamenek txandakatze-kontratuaren alde egingo dute, gazteei enplegua izatekok aukera ematen baitie (aurreikusitakoa baino milioi euro bat gehiago).  Euskadin balio erantsi handiagoa eta lehiakorragoak izateko ikerketa eta ezagutza ezinbestekoak direla ulertuta, proiektuak gehikuntza garrantzitsua lortu ondoren, eta Legebiltzarrean adostutakoari jarraituz, Elkartek berrikuntza programari milioi bat euro esleitu zaio, eta 182.000 euro gehiago emango dira ikertzaileen trebakuntza beketarako, 750.000 euro gehiago euskal unibertsitate-sistemako ikerketarako, 100.000 ikertzaileen mugikortasun-programetarako edo 50.000 euro gehiago doktoretza aurreko ikasketak egiteko ikerketa guneetan.

Hirueletasuna, Hepatitis C eta energia-pobrezia

Hezkuntza arloari dagokionez, zuzenketa sozialistek sistema publikoko zenbait esparru indartzea dute helburu:  EHUk 1,5 milioi gehiago izango ditu finantzaketa arrunterako, Euskadiko UHUNren hiru egoitzek 300.000 euro, ikastetxe publikoek milioi bat euro izango dituzte kudeaketa ekonomikorako eta 318.000 hirueletasun proiektuetarako, eta LHk milioi erdi gehiago izango du.

Osasuneko sistema publikoan, kopuru esanguratsuena 4 milioi eurokoa da, eta Legebiltzarreko akordioetan isla handia izan dituzten herritarren bi eskaerei erantzuteko dira: C hepatitis duten pertsonak (beste bi milioi euro gehiago) eta onkologiako gaixoak (ospitaleko farmaziarako beste bi milioi euro).  Gurutzetako modulu psikosozialari dagokionez, laguntza jasoko du 153.000 euroko balioa duen zuzenketa baten bidez.

Sozialistek lortutako beste gertaera esanguratsu bat da Gobernuak bere gain hartu duela energia-pobreziarako zenbatekoa bikoizteko konpromisoa.  Iaz Gurutze Gorriaren bidez izapidetutako 200.000 euroko kopurua bazen ere, datorren ekitaldian 400.000 euro izango dituzte zenbait egoera ekonomiko direla-eta argia eta gasa ordaindu ezin duten eta Larrialdiko Laguntzarik jaso ezin dituzten herritarrei laguntzeko.  Aipatutako laguntzak arautzen dituen dekretua aldatzeko eskaerarekin zer gertatuko den jakin gabe ere, Gizarte Larrialdirako Laguntzetarako ere beste milioi bat gehiago izango dugu.

Lana eta familia uztartzeari dagokionez, aurreikusitako kopurua gehi beste milioi bat esleituko da, hortaz, 100.000 mendetasuna duten pertsonak zaintzen dituztenentzat, eta 100.000 euro hiru urtetik beherako adingabeak zaintzeko pertsonaren bat kontratatzen dituztenentzat.

Ekarpen sozialistek elkarteen eta kulturaren ehunaren beharrei ere erantzun dizkiete. Horretarako, zenbait partida jakin sortu dira talde sozialetarako, esaterako, Sarren Sarea (100.000) elkarterako, Elikagaien Bakurako, Arabako Ihesaren aurkako Batzorderako, eta baita kultura-elkartetarako ere: ikus-entzunezko sortzaileen Karraska elkartea, Harrobia berrikuntza eszenikoko zentroa, Eskena, idazleen elkartea, Haceria Arteak sortzaileen fabrika, Bide Jakue Bideko lagunak, Gasetizko jazz jaialaida eta Magialdia, besteak beste.

Talde Sozialistak asteartean iragarri zuen bezala, badira zenbait eremu “argitzeko” partida ere. Hortaz, Sociedad de Hidrocarburos (SHESA) elkarteari esleituko zaizkio partidak ohiko gasa (Viura, Cameros, Fulmar, Ebro eta Saia) aztertzeko eta ustiatzeko izango dira. Sozialistek eskatuta Jaurlaritzak egindako zuzenketei gehitzen zaizkio aipatutako zuzenketak. Beraz, aurrekontuen legetik kanpo geldituko dira Euskadin hasitako fracking proiektuak (Gran Enara) eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo fracking proiektuetan parte hartzeko aukera (Angosto). 

 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak