Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Aburtori exijitu dio akordio bat lor dezala gizarte-zerbitzu publiko, unibertsal eta kalitatezkoak bermatzearren

Reyesek sailburuari leporatu dio ez dituela Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoei buruzko erakundeen arteko ituna lortzeko behar diren bitartekoak jartzen, eta "gai horretan porrot eginez gero, beraren ardura izango dela" ohartarazi dio

Vicente Reyes (artxiboko argazkia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Vicente Reyes (artxiboko argazkia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEk Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtori exijitu dio, ahalegin guztia egin dezala Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoari buruz akordio bat lortzeko abenduaren 19an, ostiralean, gai hori landuko duen Erakundeen arteko Batzordean. Porrot egiten badu “beraren ardura izango dela” ohartarazi du.  “Gizarte Zerbitzuen Legea behar bezala garatzearren, Euskal Sozialistok Aburtu sailburuari gehiago konprometitzeko eskatu diogu, euskal herritar guztiek estaldura bera izan dezaten, edozein lekutan bizi badira ere”, azaldu du PSE-EEko Batzorde Exekutiboko kide eta euskal legebiltzarkide Vicente Reyesek.

Gizarte Zerbitzuen Legearen garapenak sailburuaren asmo onen aitorpena baino gehiago behar du.  Gai horiek negoziatzeko aldia (Euskal Sozialistok leialtasunez parte hartu dugu) nahikoa izan da Aburto agintaldiaren amaierako epera zerbait esku artean duela irits dezala.  Baina, bere proiektu nagusiak ez du nahiko laguntza bermatuta, eta ekimen faltagatik da; ekimen falta hori bat dator Eusko Jaurlaritzak egin dituen ekintza guztiekin.

“Ez dago adostasunik Euskadin bermatu behar diren gizarte-zerbitzuei buruz, ezta nondik finantzatu behar diren eta zerekin finantzatu behar diren erabakitzeko orduan, eta horrek argi uzten du EAJk ez dagoela ados onetsitako Legearekin”, azaldu du Reyesek. Aburtok ez du gizarte-zerbitzu publiko, unibertsal eta kalitatezkoen eta eredu komunitarioen euskal sistemaren alde egiten, eta hori badago garatu beharreko legedian. PSEk horren alde egin du hasiera-hasieratik”, esan du Batzorde Exekutiboko kideak.

Reyesek sailburuari esan dio ezin duela azken aukera galdu eta gai hori ebatzita utzi behar duela kargua utzi baino lehen; ondoren jarrai dezake azken asteotan egindako lanarekin, Bilboko Alkatetzarako EAJko zerrenda-buruko hautagaitzarekin.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak