PSE-EEk aldeztu du bizikidetzarako konponbiderik onena erreforma federalaren proposamena dela
Batzorde Exekutibo sozialistak ospatu du Patxi López lehendakaria Diputatuen Kongresurako presidenterako hautagai izatea
PSE-EEren Batzorde Exekutiboak arratsaldean esan du uste duela elkarrizketa dela bide bakarra Katalunian elkarri ulertzeri berriz ekiteko, desadostasunak gainditu ahal izateko. Gainera, argi dauka Alderdi Sozialistak baino ez duela Konstituzioaren erreformaren bidez konponbide bat proposatzen. PSE-EEk, gainera, Miquel Icetari eta PSCko kideei adierazi nahi die ados daudela ondokoarekin: independentziaren aldekoak ez diren katalan gehienentzatko gobernua eskatzearekin.
Demokraziarekiko eta legalitatearekiko konpromisoa adierazteaz gain, Euskal Sozialisten erabaki dute mezu bat bidaltzea proiektu anitz baten parte izan nahi duten Kataluniako herritar gehienen alde, ados ez badaude ere Kataluniaren eta Espainiaren arteko harremanak garatzeko azken urteotan izan duten moduarekin. Erreforma federalaren proposamenaren bidez Alderdi Sozialistak egun dauden harreman-arazoak onartzeko konponbidea eskaintzen du, eta aurrera egiten jarraitzeko bizikidetza proposamen bat planteatzen du.
Katalunian gertatutakoaren ondorioz, Euskadin ere alderdi politikook arduraz jokatu behar dugu; izan ere Ibarretxe Planaren esperientzia badu. Plan horrek gizartea banatu baino ez zuen egin eta euskal herritarren benetako arazoak alde batera utzi zituen. Arazo horiek gidatu behar dute gure eguneroko ekintza.
Euskal Sozialistak, halaber, ados daude PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezek esandakoarekin: PP ez dela Katalunian edo Espainian dituzten arazoekiko konponbidea; izan ere Mariano Rajoyk azken lau urteetan erakutsi du ez dela konponbideak emateko gai. Bere mugiezintasunak arazoa handitu baino ez du egin. Espainian akordio progresista bat bilatzearen alde dago Sanchez eta PSE-EE, konponbideak ematearren, bere ardurak gain hartuko dituenean.
Batzorde Exekutibo sozialistak ospatu egin du Patxi Lopez lehendakaria Diputatuen Kongresurako presidenterako hautagai izendatu izana. PSE-EEk Lopezen profil politikoa eta ibilbidea, joera irekia eta elkarrizketarako prest dagoela gogoratu du; hortaz, kargurako hautagai onena da.