Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk aurrekontu-bermeak nahi ditu osasuneko sistema publikoarekiko konpromiso historikoa berritzeko

Planak osasunean eragina dituzten zenbait arlo sozioekonomikoetan gabeziak dituela salatu, eta Jaurlaritzari legegintzaldi honetarako zenbait helburu finkatzeko eskatu dio

Blanca Roncal legebiltzarkide socialista, Euskal Sozialistak Taldearen bilera batean
Blanca Roncal legebiltzarkide socialista, Euskal Sozialistak Taldearen bilera batean

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen ustez, Jaurlaritzak 2013-2020 Osasun Planaren helburuak eskatzen dituen adina aurrekontu-baliabide bermatu behar ditu, "Euskadik osasuneko sistema publikoarekin duen konpromiso historikoa berritu dezan". Aipatutako Osasun Plana asteazkenean eztabaidatuko da Eusko Legebiltzarrean.  Aipatutako planak, Patxi Lopezen gobernuak finkatutako estrategiak bildu ditu. Hala ere, gizarte-arloari dagokionez, zenbait gabezi deigarri ditu. Gabezi horiek, ebazpen-proposamenaren bidez gainditu nahi dira.

Osasuneko bozeramaile sozialistak, Blanca Roncalek, Osoko Bilkuran aldeztu du Planaren indarraldian “denontzako eta kalitate oneko osasun-sistema publiko zuzena babesteko behar den finantzaketa izan beharko dugula, betiere, egoera ekonomiko eta sozialak eskatzen dituen egokitzapenak eginda. Horrela bada, Euskadin bizi denari ez zaio osasunerako eskubidea murriztuko, prebentziori, arretari eta errehabilitazioari dagokienez”.

Osasunaren erronka nagusiei aurre egiteko orduan, esaterako, zahartzaroa eta gaixo kronikoak, hurbil ditugun beste administrazio batzuetan egiten dutenaren beste aukera bat da proposamen hau.  Osasunerako eskubideari dagokionez “murriztea”, “zigor ekonomikoa” aplikatzea eta talde batzuk "kanpoan uztea" erabaki dutenen aurrean, Roncalek ondokoa proposatu du: Euskadik bere osasun-sistema publikoarekiko duen “konpromiso historikoa berritzea”. Horretarako, “osasun-gastua eraginkorragoa izango da prebentzioari eta gizarte-politikak koordinatzeari esker; modu horretan, arreta ere hobetuko da. Gainera, sistema etengabe berrantolatzea proposatzen du estrategia baten erabiliz, hala nola, aurreko legegintzaldian gaixo kronikoekin hasitakoa”.

Hori lortzeko, Planak urteko ebaluazioa egitea aurreikusi duenez, plana nola bete den jakiteko eta hurrengo ekitaldirako gomendioak egiteko, urte bakoitzean aurrekontuen aurreproiektua onetsi baino lehen, Jaurlaritzak Batzordean bertan azaldu beharko zer jarduerek izango duten lehentasuna hurrengo ekitaldiari begira.

Planaren gabeziak

Roncalek dio Plana "ona” dela, “pertsona orok arreta izango dutela bermatzen baitu, pertsona horien arraza, sexua, jatorria, erlijioa, ideologia eta egoera administratibo edo ekonomikoa edozein izanda ere", eta uste duelako "osasun-sistema ez dela soilik sendatzeko, ezta prebenitzeko ere, baizik eta gizarte-kohesiorako elementu bat dela, gizarte-desberdintasunak arintzeko, hain zuzen”.

Aurreko gobernu sozialistak egindako azterketak egungo Gobernuak oinarri estrategikoetan aintzat hartu dituela, eta Planak sailen arteko ekintza jaso duela baloratu ondoren, Roncalek leporatu dio osasunean eragina duten plan horietan "euskararen eta txikizkako merkataritzaren ekintzak aipatu badira ere”, ez dela Etxebizitzarena aipatu, Legebiltzarrak jada onetsi badu ere.  Hori dela eta, etxebizitzetako ekintza erabakigarria dela dio, "gaixotasunari aurrea hartzeko, eragozteko edo, kasua balitz, eguneroko bizitzan gaixoei autonomiaz aritzeko aukera emateko”.  "Planak duen zulo hori bete behar dugu, etxebizitzako jarduerek, energia-hornikuntzako jarduerek edo ikasleen artean elikadura-gabeziak antzematekoek eragina izango baitute Plana bete ahal izateko”, gogoratu du.

Ordezkari sozialistarentzat, gainera, Jaurlaritzak “zer eskailera igo behar diren” finaktu behar du eta “bere buruari egitekoak jarri beharko dizkio”, legegintzaldian lortu nahi dituen helburuak aintzat hartuta.  “Planak gobernu honi eta datorrenari eskatzen baitio konpromisoa, eta gobernu honek argi utzi behar du zer egingo duen eta zer utziko duen hurrengo gobernuak egin dezan”, Azaldu du.

Legegintzaldirako helburuen artean, errehabilitazioaren alorrean berariaz hausnartu beharra dagoela dio. Gero eta zaharragoak garenez eta gaixo kroniko gehiago ditugunez, eztabaida hori inoiz baino beharrezkoagoa da; izan ere, “profesionalek ondo lan egiten badute ere”, ez dute nahiko giza baliabide edo azpiegiturarik zerbitzua eskatzen dutenei arreta egiteko, batez ere iktus, bihotz-arazoak edo erreuma-arazoak dituztenei arreta egiteko.

Roncalek iragarri du gai horiek, besteak beste, osoko bilkuran onetsi beharreko ebazpen-proposamenetan bildu dituela.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak