PSE-EEk Aurrekontuak hobetuko ditu enpleguaren eta gizarte-politiken aldeko politikak proposatuz
Euskadiko Alderdi Sozialistak Jaurlaritzarekin akordio bat adostu du aurrekontu-proiektuaren "hutsuneak zuzentzeko” eta legegintzaldi honetako azken urtean “herritarrek arazoak ebazteko orduan erreminta publiko gehiago izan ditzaten" laguntzeko.
“Ez dira sozialistok nahiko genituzkeen kontuak”, baina PSE-EEren ustez, 2013an enplegua planen, ekonomia berpiztearen, ikerketaren, azpiegituren eta zerbitzu publikoak indartzearen inguruan sartutako politika guztiak jasotzen ditu eta, horrez gain, Legebiltzarrak, sozialistek proposatuta, gizarte-eskubideen inguruan egindako proposamenak ere sartu dira, esaterako, Etxebizitzaren Legean jasotakoak. Horretarako estimazio ekonomikoa 1.7000 milioi eurokoa da; hala ere, oraindik hobekuntzak proposa daitezke hurrengo egunetan zuzenketak aurkeztuta.
Komunikabideen aurreko agerraldi batean, Talde Sozialistaren bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, eta aurrekontuetako bozeramaileak, Susana Corcuerak, azaldu dute nahiago dituztela “beste aurrekontu handinahiago batzuk, apustu estrategikoak bilduko zituztenak, adibidez, Patxi Lopezen gobernuak krisialdian sustatutakoak”. Dena dela, Urkulluren gobernuak zenbait zuzenketa egin ostean, zerga-erreforma, besteak beste, proiektuak baditu herritarren benetako arazoei arreta egiteko zenbait modu. “Sozialistok jarraitzen dugun politika garbiaren alde, distrakziorik gabekoaren alde egiten”, esan du Pastorrek.
Bozeramailea sozialistaren esanetan, “agenda politikoa aldatu dugu, herritarren arazoak ebazteko politika da, eta ez beste arazo batzuk sortzekoa, premiei, eguneko arazoei arreta egiteko politika da, eta geroan ongizatea bermatzeko behar diren erreformak egiten dituen politika”.
“Beste batzuek hausturak bilatzen dituzten bitartean, guk josturak nahi ditugu. Euskadi josten dugu gizarte-hausturak ireki diren lekuetatik: langabezia, ezegonkortasuna, desberdintasuna”, baieztatu du Pastorrek, eta gobernua atzean gelditu dela deitoratu du. “Herrialdea eraldatzeko proposamenak ditugu, gerora begira gain hartu behar ditugun erronkei aurre egitearren. Euskal herritarrek beste gauza bat behar dutela dakigu. Gobernu arina, premiazkoari arreta egitekoa eta gerorako prest jarriko gaituena. Lortu dugu Urkulluren azken Aurrekontuetan eskubideei eustea, beste Gobernu hobeago bat izan arte", adierazi du Pastorrek.
Bestalde, Susana Corcuerak azaldu du zer elkarrizketa izan dituzten gobernuarekin, PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak ohartarazi zuenetik Politika Orokorreko Osoko Bilkuran ez duela murrizketarik onartuko, eta ondoren, Gobernuko zenbait kideren informazio nahasgarrien ondorioz lehendakariari berari azalpenak exijitu zizkionetik. 2013an gain hartutako konpromisoak proiektuan jaso dituztela egiaztatu ondoren —1.700 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izango dute—, Corcuerak gaineratu du badituela zenbait kezka, batez ere Etxebizitzaren Legearen eta Frackingaren aurkakoaren inguruan. Ez betetzearen inguruko susmoak ezabatu ondoren, akordio bat adostu dute, eta oraindik hobetu ahal izango da zenbait zuzenketaren bidez, esaterako, bazterketa-arriskuan dauden pertsonei arreta egiteko politiken, hezkuntza-maila guztietako trebakuntzaren eta langabetuei arreta egiteko politiken, elkarte-, gizarte- eta kultura-ehuna berritzekoaren inguruko zuzenketen bidez, baita antzemandako beste hutsune batzuei buruzkoa ere.